AISIATEK Futbol-7 taldea lehen mailara igo da

Bizkaia

AISIATEK futbol-7 taldeak El Correo txapelketaren lehen mailara igotzea lortu du, denboraldi paregabea egin ondoren; izan ere, zortzi partida irabazi, bi berdindu eta bakarra galdu dute, beraien taldean gol gehien sartu duen taldea izanik. 2007/2008 denboraldian sortu zen AISIATEK futbol-7 taldea, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko txapelketako jokalariekin.

AISIATEK futbol-7 22 jokalarik osatzen dute egun, guztiak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako enpresetan lan egiten dutenak eta Parkeko Aisiatek, aisialdi elkarteko kideak. Astebururo, larunbat zein igandetan, jokatzen dituzte partidak Bizkaiko herri desberdinetan.

Partekatu

Beste berri batzuk