Aisiateken Herri Lasterketak 3.767 kilometroko ekarpena egin dio Run For Parkinson’s ekimenari

Bizkaia

  • Aisiatek+1 goiburupean, aurtengo edizioak Parkinson gaixotasuna duten pertsonen aldeko ekarpena egiteko mundu-ekimenarekin bat egin du.
  • 600 korrikalari baino gehiagok hartu dute parte Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean egindako froga desberdinetan.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak Aisiateken Herri Lasterketa hartu du, urtero legez. Guztira 662 korrikalarik hartu dute parte Parkean zehar egindako froga desberdinetan, hauetatik 305 haurrak izan dira, eta Carlos Adan, atleta ospetsua izan da aurtengo gonbidatua. Herri Lasterketaren VII.edizioak 3.767 kilometro lortu ditu, honenbestez, Run For Parkinson’s ekimenari emango zaizkion kilometroak. Izan ere aurten, lasterketak izaera solidarioa izan baitu, Run For Parkinson’s ekimenarekin bat eginez: apirila eta maiatzean, munduko 100 hiritan egiten ari diren lasterketa desberdinetan parte hartzen duen pertsona bakoitzaren kilometroak gehitzean oinarritzen da ekimena. 50.000tik gora kirolarik parte hartuko dutela aurreikusten da, beraz kilometro kopurua handia lortzea espero dute. Run for Parkinson’s, gaixotasun honen inguruan sensibilizatu, informazioa eman eta elkartasuna sortzea helburu duen ekimena da.

Aisiatek+1 herri lasterketak sei froga desberdin izan ditu: Herri Lasterketa, Bizkaiko Errepide Lasterketa, Euskadiko Egokitutako Kross laburra eta luzea, Herri Lasterketa Patinetan eta Umeen Lasterketa.

Sailkapenak ikusteko: www.aisiatek.net

Partekatu

Beste berri batzuk