Aitorpen gutxiko emakume musikagile estatubatuarrei omenaldia larunbateko Miramongo Matinéean

Albisteak, Gipuzkoa

Queentettas taldeak, Euskadiko Orkestrako hari-sekzioko lau musikariz eta Amaia Zipitria pianistaz osatzen denak, Denboraldiko bederatzigarren Matinéea eskainiko du larunbat honetan, otsailak 11, 11:00etan, Miramonen, eta Amy Beach eta Florence Pricen obra bana interpretatuko du. Sarrerak salgai daude 11 eurotan

Miramongo Matinéeek 22/23 Denboraldiaren erdialdea gainditu dute eta bederatzigarren hitzorduarekin datoz, kasu honetan Queentettas taldeak eskainiko duena, ‘Emakume musikagile estatubatuarrak’ izenburupean, larunbat honetan, otsailak 1111:00etan, Miramongo egoitzan. Taldeko bost musikarietako lau Euskadiko Orkestrako kideak dira: Itziar Prieto (biolina), Maialen Rezabal (biolina), Monika Mazur (biola) eta Beatriz Linares (biolontxeloa). Amaia Zipitria pianojoleak osatuko du taldea.

 

SARRERAK HEMEN EROSI

 

Miramongo Matinée honek omenaldi bat egingo die musika-ondare garrantzitsua utzi duten baina aintzatespen eta ospe gutxi lortu duten emakume musikagile estatubatuar batzuei, beren konposizioak kalitate handikoak izan arren.

Matinéea Amy Beachen Pianodun kintetoak irekiko du. Sinfonia bat argitaratu zuen lehen emakume estatubatuarra izan zen, emakumea gizonaren itzalpean zegoen garai betean. Egoera kontran izan arren, Beachek pribilegio handi bat izan zuen: bere lehen sinfonia Bostoneko Orkestra Sinfonikoak estreinatu zuen 1896an. Oro har, bere konposizioek izaera erromantikoa dute, eta askotan Brahmsen musikarekin alderatu dute. Tamalez, hil ondoren ahaztu egin zuten bere musika, harik eta 1990ean emakume batzuek bere obra argitara ateratzeko borrokatu zuten arte. Berreskuratze-lan horretan, Beachek ausardia handia erakutsi izana azpimarratu nahi izan zuten.

Ondoren, Queentettaseko kideek beste pianodun kinteto bat interpretatuko dute, oraingoan Florence Beatrice Price konpositore, pianista, organista eta musika klasikoko irakasle afroamerikarrarena. Price konpositore sinfoniko gisa errekonozimendua lortu zuen lehen emakume afroamerikarra izan zen. Bere lehen sinfonia ere formazio garrantzitsu batek estreinatu zuen: Chicagoko Orkestra Sinfonikoak, 1933an. Priceren musikak Europako musikaren tradizioa —heziketa hori jaso izan baitzuen— eta tradizio eta espiritualtasun afroamerikarreko doinuak uztartzen ditu.

Sarrera solteak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio kontzertua ikustera doazen abonatuei. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Partekatu

Beste berri batzuk