APTE elkarteak eta zientzia- eta teknologia-parkeek aktiboki parte hartu dute “Comunicar la Innovación” jardunaldian

Araba

33 zientzia- eta teknologia-parketako ordezkariak izan ziren, besteak beste, Leganeseko Zientzia eta Teknologia Parkeak antolatutako “Comunicar la Innovación” jardunaldian.

APTE, 10/05/2012

Iragan maiatzaren 7an “Comunicar la Innovación” jardunaldia izan zen Madrilgo Arte Ederretako Zirkuluan. Ekitaldi horretan, aktiboki lagundu du APTE elkarteak, eta harekin batera, besteak beste, hauek parte hartu dute antolaketa-lanetan: Leganeseko Zientzia eta Teknologia Parkea (Madrilgo Carlos III. Unibertsitatea), Alcalako Unibertsitatea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, Rey Juan Carlos Unibertsitatea eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa.

Jardunaldia gure herrialdeko berrikuntzak garatzen dituzten komunikabide eta erakundeetarako da, eta gizartean interesa duen berrikuntzaren inguruko kazetaritza eta edukiak behar direlako sortu dute. Horrez gain, OTRIetan, unibertsitateetan, ikerketa-zentroetan eta gainerako erakunde berritzaileetan berrikuntzei eta berritzaileei buruzko hainbat informazio-iturri ezagutaraztea ere da helburua.

Ekitaldia enpresetan teknologia-jarduerak sartzeko asmoz ere sortu da; horrela, berrikuntza hedatzeko garrantzia susta dezaten.

Ekitaldiaren eztabaida nagusia I+G+b-ren ingurukoa izan zen, eta komunikazioaren eta hedatzearen lanari balio handiagoa eman behar zaiola, eta berrikuntzaren komunikazioaren arloan prestatzea eta jardunbide egokiak egitea sustatu behar direla azaldu zuten.

Harrera ona izan zuen ekitaldiak eta jende kopuruari dagokionez ere aurreikuspenak gainditu ziren, izan ere, 649 parte-hartzaile baino gehiago egon baitzen, bertaratutakoen, gonbidatuen, antolatzaileen eta ekitaldian Internet bidez jarraitu zuten pertsonen artean. Parte-hartzaileak hainbat arlotatik etorri ziren, hala nola teknologia transferitzeko teknikariak, berrikuntzako kudeatzaileak edo zenbait herrialdetako kazetaritzako ikasleak. Horrez gain, nabarmendu behar dugu APTEko kideak diren zientzia- eta teknologia-parkeetako 33 ordezkarik parte hartu zutela; interes handia agertu zuten, gainera.

Jardunaldia Internet bidez jarraitzeko aukera ere egon zen, streaming eta gizarte-sareen bidez. Azpimarratu behar da zenbait minututan trend topic izan zela jardunaldia Twitteren.

Ekitaldiaren hasieran Juan Carlos Garcia-Prada Madrilgo Carlos III. Unibertsitateko Ikerketa eta Transferentziako Errektoreorde Ondokoak (haren Zientzia Parkeak ekitaldia koordinatu zuen) eta Rosa Capenans Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioko (FECYT) Kultura Zientifiko eta Berrikuntzaren Saileko zuzendariak ongi etorria egin zuten. Horren ondoren, Manuel Campo Vidalek, kazetaria eta Telebistaren Zientzia eta Arteen Akademiako lehendakaria denak, “Comunicar la Innovacion ¿Periodismo de innovación?” hitzaldia eman zuen. Campo Vidalek berri onen albistegi bat sortzea proposatu zuen, eta horren harira, berrikuntzari buruzko berriak aipatu zituen.

Ondoren, “Los Innovadores” mahai-ingurua egin zuten, eta moderatzailea Santiago Graiño izan zen, UC3Mren Kazetaritza eta Zientzia, Teknologia eta Ingurumenaren Komunikazioko Masterreko zuzendarikidea dena. Mahai-inguruan hauek parte hartu zuten:

Esperanza Vázquez, INDRA enpresako komunikazio eta komunikabideekiko harremanen zuzendaria; Ricardo Buendía, ANOVA enpresako kide sortzailea; Marta Muñoz, FEDIT enpresako komunikazio-zuzendaria; Manuel Zahera, CTEC berrikuntzarako Fundazioaren sustapen-zuzendaria; Mariona Ferrer, Bosch i Gimpera- redOTRI/CRUE Fundazioko Komunikazio eta Marketin zuzendaria eta Soledad Díaz, APTE enpresako zuzendari gerentea.

APTE enpresako zuzendari gerenteak nabarmendu zuen zientzia- eta teknologia-parkeek berrikuntza hedatzeko duten eginkizuna.

Horrez gain, parkeek eta APTEk berak egindako lana azpimarratu zuen, izan ere, Espainiako parkeetan kokatuta dauden erakundeek garatzen dituzten berrikuntzak gertaera eta adibideekin adierazten duen hizkuntza erabilerraz batera itzultzen dute.

Geroago, bigarren mahai-ingurua egin zuten, “Los Medios” izenekoa, eta moderatzailea Javier Galan izan zen, UC3Mren Kazetaritza eta Zientzia, Teknologia eta Ingurumenaren Komunikazioko Masterreko zuzendarikidea dena. Mahai-inguru horretan, beste hauek parte hartu zuten: Francisco Javier Inaraja, Emprendedores aldizkariko erredaktore-burua; Esther Paniagua, Technology Review aldizkariko gaztelaniazko ataleko erredaktore-burua; Yolanda Gómez, Asociación Periodistas Información Económica (APIE) elkarteko lehendakariordea; Francisco Bas, Ekintzaile Berritzaileak programaren sortzailea eta gidoilaria; Esperanza García, SINC berrien agentziako arduraduna eta y Teresa Barbado, Fundación Madri+d para el Conocimiento fundazioko zientzia-informazioko zuzendaria.

Eguna bukatzeko, Tiscar Larak, EOI Digital Escuela de Organización Industrial erakundeko zuzendariak, gizarte-sareek berrikuntzaren komunikazioan duten eginkizun berria azaldu zuen.

APTE elkarteak aktiboki lagundu du jardunaldi honen antolaketan, ekitaldia hedatzen eta zientzia- eta teknologia-parkeak eta haietan dauden erakundeak berrikuntza hedatzeari buruzko jardunaldi honetan parte hartzera bultzatuz.

Partekatu

Beste berri batzuk