Materialek suaren aurrean duten portaerari buruzko jardunaldia maiatzaren 31an

Bizkaia

– Datorren maiatzaren 31n egingo den “Su-lerroan: materialek suaren aurrean duten jokabideari buruzko esperientziak” izeneko jardunaldian GAIKER-IK4 enpresan, eta bertan, suaren kontrako materialen esparruan egindako azken aurrerapenak azalduko dituzte

Suaren aurrean babestea ezinbesteko baldintza da industria-sektore askotan, segurtasunari dagokionez. Datorren maiatzaren 31n “Su-lerroan: materialek suaren aurrean duten jokabideari buruzko esperientziak” izeneko jardunaldia egingo da GAIKER-IK4 enpresan. Suaren aurkako materialeen esparruan egindako azken aurrerapenak azalduko dituzte jardunaldian zehar.

Eraikuntza, altzari, garraio, automobilgintza eta bestelako sektoreetako enpresei zuzenduta dago, eta ekitaldi horren helburuen artean, material berrien puntako garapenen berri ematea eta horiekin zerikusia duten indarreko legediak ezagutaraztea daude.

Jardunaldia astebetekoa izango da, eta Cromogenia Units S.L., Kide S. Coop., Quide, S.A. eta GAIKER-IK4 enpresetako ordezkariek egingo dituzte txostenak.

  • Iturria: Gaiker-IK4
  • Data: 2012/05/10

Partekatu

Beste berri batzuk