APTE eta ENISA erakundeek akordio bat sinatu dute zientzia eta teknologia-guneetan enpresa-ehuna sendotzeko

Gipuzkoa

Hitzarmen horri esker erakunde biek lankidetza-esparru bat ezarri dute APTEren kide diren zientzia eta teknologia-guneetan kokatutako enpresen artean partaidetza-maileguaren erabilera handiagoa lortzeko. APTEk eta ENISAk (Berrikuntzarako enpresa nazionalak) lankidetzako akordio-esparru bat sinatu dute gaur goizean Madrilen, Espainiako ETEen finantzaketa-baldintzak hobetzeko eta finantzaketa-eskaera horiek errazteko asmoarekin.

APTE erakundearen kide diren zientzia eta teknologia-guneetako teknikariei bideratutako “ETEen finantzaketa, ENISAren partaidetza-maileguaren bitartez” izeneko jardunaldiaren barruan egin den lankidetzako hitzarmen horren sinadura-ekitaldian izan dira, hain zuzen ere, Begoña Cristeto Blasco, ENISAko kontseilari delegatua eta Felipe Romera, APTEko lehendakaria.

Akordio horrekin, lankidetzan jardungo dute bi erakundeek hainbat arlotan: tresna finantzario berrien erabilerarekin eta ETEentzako premia finantzarioen detekzioarekin lotutako enpresentzako informazioaren diseinuan; elkarri aholkularitza emanez, enpresen finantzaketari buruzko gaietan; eta baita enpresa txiki eta ertainen artean partaidetza-maileguen sustapenerako baterako jarduerak garatzen ere, beste hainbat jardueraren artean.

Era berean, proiektu enpresarialen atzipena erraztu eta dinamizatzeko asmoarekin, eta kalitatezko eskaeren kopurua handitzeko bidean, APTE erakundeak proiektuen sarrerako bide bakar moduan jokatuko du, ENISAri aurkeztu aurretik proiektu horien azterketa bat eginez. Horrez gain, gizarte-ekintzailetzako proiektuetan ere lankidetzan arituko dira bi erakundeak.

ENISA – Empresa Nacional de Innovación, S.A.

ENISA enpresa publiko bat da, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren mendean dagoena —Industria Txiki eta Ertainaren Zuzendaritza eta Industriako Zuzendaritza Nagusia bitarteko direla— eta 1982. urtetik aurrera, enpresa espainiarren sorrera, hazkundea eta sendotzea sustatzen ditu, enpresa-proiektu bideragarri eta berritzaileen finantzaketan eta arrisku-kapitaleko merkatuaren dinamizazioan partaidetza aktiboa edukitzeaz gain.

Informazio gehiago nahi izanez gero: www.enisa.es

APTE – Asociación de Parques Científicos y Tecnológicos de España

Espainiako Zientzia eta Teknologia Guneen Elkartea (www.apte.org) 1988an sortu zen irabazi-asmorik gabeko elkarte moduan. Jarduera produktiboren berrikuntza eta dibertsifikazioan, aurrerapen teknokogikoan eta garapen ekonomikoan laguntzea dira bere helburu nagusiak, zientzia eta teknologia-guneak indartuz eta hedatuz. Gaur egun Espainia osoan zehar banatutako 77 gune daude bere baitan. Horietatik 47 bazkideak dira, erabateko kide operatiboak alegia, beste 29 afiliatutako kideak dira, oraindik ere garapen-bidean daudenak eta, azkenik, bada kide lankide bat. 2011. urtean 23.254 milioi euroko fakturazioa izan zuten 6.030 erakunde hartu zituzten guztira gune horiek. Enpresa hauek 154.000 pertsona baino gehiagori ematen diete enplegua, eta horietatik 28.384 I+G jardueretan aritzen dira.

Partekatu

Beste berri batzuk