AR Racking-ek eta Euskal Herriko Unibertsitateak ikerketa-gela bat abian jartzea adostu dute

Albisteak, Bizkaia

Ikasgela EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolan dago

AR Racking Storage Solutions Ikasgela pareta meheko profilez osatutako egituren azterketa analitikoak egiteko erabiliko da

EHUrekin adostutako lankidetzak AR Racking-ek altzairuzko egituren ikerketarekin eta garapenarekin duen konpromiso etengabea islatzen du

AR Racking-ek eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) hitzarmena sinatu dute ikerketa programa batean elkarrekin lan egiteko. Programa hori AR Racking: Storage Solutions Ikasgela abian jarriz gauzatuko da, unibertsitateak Bizkaiko hiriburuan duen Bilboko Ingeniaritza Eskolan.

Eric Aranak, Grupo Arania-ko (AR Racking kide den enpresa-erakundea) presidenteak, eta Charles Pinto Eskolako zuzendariak bi erakundeen arteko hitzarmena berretsi dute Bilboko Ingeniaritza Eskolan aurreko uztailaren 15ean. Era berean, eta AR Racking ordezkatuz, Iñaki Arriola (zuzendari kudeatzailea), Pablo Montes (zuzendari teknikoa), Javier Ruiz (produktu aduraduna) eta Lorena Lopez (marketing eta komunikazio arduraduna) sinadura ekitaldian izan dira ere. Jesus Cuadrado (EHUko irakaslea eta gelako zuzendari teknikoa) ere akordio-ekitaldian izan zen. Ikasgelaren ikerketa-jarduera irailean hasiko da, datorren ikasturtearen hasierarekin batera.

Pareta meheko profilez osatutako egituren azterketa analitikoak egingo dira ikasgelan. Epe laburrean eta lehentasunez, horrelako profiletan ematen den nekeari buruzko azterlanak eta ikerketak garatzeko oinarriak ezarriko dira. Halaber, azterketa sismikoei, piezen eta loturen karakterizazioari eta suteen kasuan egiturazko kolapso-mekanismoen analisiei buruzko azterlanak ere bultzatzea helburu izango du ikasgelak.

AR Racking Storage Solutions Ikasgela iraunkorraren beste helburu nagusietako bat atxikitako ingeniarientzat proiekzio profesionalerako gune izatea da. Horrela, AR Racking-en egituran sartzeko aukera izango dute, enpresaren hazkundeari euskarria emateko, bai gauzatzen ari diren proiektu errealetan, bai soluzioak eta produktuak garatzeaz arduratzen den departamentuan.

AR Racking Grupo Arania taldeko enpresa da eta Zamudion (Bizkaia) du egoitza. Mota guztietako zametarako biltegiratze industrialeko sistemak diseinatu, fabrikatu, kalkulatu eta instalatzen espezializatuta dago. Esportazio-indizea %85 baino handiagoa izanik, AR Racking-ek 60 herrialdetan baino gehiagotan du presentzia komertziala. Nazioartekotzeak eta I+G+b-aren aldeko apustu argi eta irmoak markatutako ibilbidea du. Izan ere, AR Racking-ek unibertsitate batekin batera sustatutako bigarren ikerketa gela da hau, 2019an Mondragon Unibertsitatearekin sinatu zuen lankidetza-hitzarmenaren ondoren. Bertan, AR Lab ikerketa-gela eta saiakuntza-bankua daude.

Laborategi-gelak sortzea tresna baliotsua eta eraginkorra da bai erakunde akademikoentzat bai enpresentzat, teknologia-garapenari, ingeniarien prestakuntzari eta industria-ehunean adituak sortzeari egiten dioten ekarpenagatik. EHUk eta AR Racking-ek helburu hori partekatzen dute, agerian baitago bere ibilbide sendoa abangoardiarekin eta etengabeko hobekuntzarekin loturik dagoela.

AR Racking:

AR Racking Grupo Arania taldeko kide da. Ibilbide luzeko eta garrantzi handiko enpresa-talde industriala da, eta sektore anitzeko jarduera du altzairuaren eraldaketaren inguruan duela 80 urte baino gehiagotik. AR Rackingek exijentzia-maila altuko estandarrekin bat egiten duten aukera ugariko irtenbideak eta projektu-kudeaketa osoko zerbitzua eskaintzen dizkio merkatuari. AR Racking-en biltegiratze industrialeko sistemek dira berrikuntza, fidagarritasuna eta eraginkortasun handiena dute ezaugarri.

Partekatu

Beste berri batzuk