Arabako Teknologia Parkea Arabako Foru Aldundiaren “Agora” programako eragile aktibo gisa ari da parte hartzen
Arabako Teknologia Parkea Arabako Foru Aldundiak “Araba da erronka” gaiarekin bultzatutako “Agora” programako eragile aktibo gisa ari da parte hartzen
Ekimenaren abiapuntua erronka berriei gauzak beste era batera eginda aurre egiten zaiela dioen sinesmena izaten da. Horregatik, gaur egun etorkizuna eraikitzeko, beharrezkoa da etorkizuneko erronketarako eta pertsonek, hitzek eta ideiek duten garrantzirako gune berria sortzea.
Parkeak, lurraldeko ekonomiaren eragile esanguratsua den heinean, esperientzia, ikuspegia eta balioa eskaintzen ditu; izan ere, pertsona eta erakunde bakoitza Arabako zeruko puntu bat da. “Agora” ekimenaren helburua puntu horiek elkarrekin lotzea da. Hau da, elkarri lotzea eta elkarrekin elkarrizketa egitea. Komunean dutena ezagutzea. Beste nolabait esanda, elkarri laguntzea, ekiteko prestatzea eta elkarrekin gauzak sortzea. Araba da erronka eta haren Teknologia Parkea haren zati da.