Arabako Teknologia parkea, ekoartzaintzan aitzindari

Araba

Ardiek ematen duten esnez egiten dira Buruaga Arditegiko (Idiazabal JD) gaztak. Urrezko domina jaso dute World Cheese Awards sariketan

_MG_4496QUINTASArabako Teknologia Parkea aitzindari izan zen duela 15 urte ekoartzaintza esaten zaion praktikan.  Artalde batek egiten ditu Parkeko berdeguneetako mantentze-lanak. Praktika iraunkorra da eta, besteak beste, honako hauek ditu abantailak: sasi-kentzeak dakarren energia-kontsumo kutsatzailerik ez, makinen zarata desatseginik ez, ohiko lorezaintzan erabiltzen diren agrotoxikoen bidez lurrari eragiten zaion kutsadura murrizten da. Horrez gain, ongarritze naturala egiteko modua ematen du eta kalitatezko simaurra sortzen du lursailak ongarritzeko. Mundu mailan entzutea lortutako enpresek eta askotariko erakundeek jo dute azken urteotan ekoartzaintzara.

2002an eginiko apustuari eusten dio orain ere Parkeak. 200 burutik gorako artaldea dugu eta horiek emandako esnetik egiten dira Buruaga Arditegiko gaztak, Idiazabal jatorri-deiturakoak. Urrezko saria jaso dute munduko gazta onenak saritzen dituen World Cheese Awards sariketan.

Partekatu

Beste berri batzuk