Arabako Teknologia Parkean kokatutako enpresa bat, begi barneko lenteen fabrikatzaile bakarra
AJL Ophthalmic Arabako Teknologia Parkean kokatuta dagoen CEIAn garatu zen, eta egun berritzaileak diren eta oinarri teknologikoa duten konpainia ezberdinen 24 proiektu barneratzen dituen enpresen inkubagailu bat dauka. Arrakasta kasu hau Euskadiko Parke Teknologikoen filosofiarekin lotzen da, hauek 2011ean euren fakturazioa %5ean handitzea eta enpleguan haztea lortu zutelarik.
Arabako Teknologi Parkea, 06/06/2012
AJL OPHTHALMICen kasua Arabako Eraberrikuntza-Industrialdeak ekintzaile eta enpresei eskaintzen dien laguntza-zerbitzuaren eredu garbi bat da, enpresa-ekimenen sorrera eta hauen garapena sustatzeko helburuarekin. Egun, CEIAk ehun produzitzailera proiektu berriak gehi daitezen baliabide dinamizatzaile bezala jarduten du. Bere helburua, proiektu hauen etorkizunari arrakastarako berme hobeekin aurre egitea da, berrikuntza eta lehiakortasunarekiko konpromiso baten bidez.
Beste zerbitzu batzuez gain, Arabako Eraberrikuntza-Industrialdeak Arabako Teknologia Parkean duen kokagunetik Arabaren garapen ekonomikoan lagunduko duten proiektuak antzematen eta abiarazten laguntzen du. Bestalde, enpresa-prestakuntza eta azpiegituren zerbitzuek eskaintzen ditu, baita aholkularitza-mota ezberdinak ere, hala nola, laguntza publikoen gestioa, baliabide ekonomiko, teknologiko eta hezigarrien bilaketa, bideragarritasun ikerketak edo laguntza esparru tekniko, produktibo eta finantzarioan.
Gaur egun CEIAk, gehiengoan Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen elkartea, SPRI Taldearen bidez (euskal enpresa-ehunari laguntzera bideratutako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren elkarte publikoen talde handiena), bere Arabako Teknologia Parkeko zentroan 24 enpresa ditu lanean, eta bere hastapenetatik berritzaileak diren eta oinarri teknologikoa duten 153 enpresa sortu dira.
Arabako Teknologia Parkearen zuzendari den José María Nogalesen hitzetan, “AJL OPHTHALMIC Parkearen inkubagailuan hasi eta esfortzuari eta berrikuntzaren aldeko apustu tinko bati esker arrakasta lortu duten enpresa-moten eredua da”. Era berean, Francisco Berjón, Euskadiko Teknologia Parkeen Sarearen presidente denak “arrakasta kasu honek Euskadiko Parke Teknologikoen filosofiarekin du lotura, 2011ean fakturazioa %5ean handitzea eta sortutako enpleguan haztea lortu delarik” esan du.