Arantxa Tapia: “4.0 Industria errealitate bat da dagoeneko Euskadin eta Europako abangoardia lideratuko duen sare batean sartzera goaz”

Araba

Gaur goizean ospatu da Bilboko Euskalduna Jauregian Ekonomiaren Garapen Sailak SPRIren bitartez antolatutako “Basque Industry 4.0” jardunaldiaren bigarren edizioa, euskal industriaren meeting point-a izenburupean. Jardunaldi horren helburua da enpresen egokitzapena bultzatzea bat egin dezaten produkzio-prozesuetan EIKTak (Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak) integratzeko prozesu geldiezinarekin.

1410-2015-104122513576513829Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantxa Tapiak inauguratu du ekitaldia, eta esan du topaketa honek gero eta interes handiagoa pizten duela EAEko enpresen, unibertsitateen, teknologi zentroen eta berrikuntzako eragileen artean, milatik gora lagun bertaratu direlarik lehen edizioan bertaratutako 650en aldean. “4.0 Industria errealitate bat da dagoeneko Euskadin -esan du-, baditugu Eusko Jaurlaritzak babestutako 60 bat ekimen, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan garatzen ari direnak”.

Euskal industria-sareak Laugarren Iraultza Industrialaren aurrean duen abiapuntua definitzean, Arantxa Tapiak esan du erronka handi bi ditugula: “Gure industriak beharrezkoa du aurrena BPGan daukan pisua mantentzea eta bere intentsitate teknologikoa handitzea, balio erantsi handiagoa duten eta Euskadirentzat indartsuagoak diren jardueretarantz eboluzionatuz”.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak euskal industriaren diagnostikoa egin du bere hitzaldian eta hauxe esan du: euskal industriaren indar-guneak “produkzio fasean daude, eta hobekuntza tarte handiagoa dago aurreprodukzio eta postprodukzio faseetan”. Zentzu horretan hauxe azaldu du: “gure industria osagaien diseinu eta industrializazioan zentratu da, eta ustiatzea falta zaigu azken buruko produktu eta konponbideen diseinu eta garapenean dugun potentziala”.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuaren iritziz, industri arloko euskal enpresak hasiak dira lantzen premia handieneko sei hobekuntza arloak, hauek hain zuzen: “bikaintasuna zabaltzea fabrikazio metalmekanikotik harago, material berriak menderatzea, produktu propioa diseinatu eta garatzea, balio erantsi handiko zerbitzuak eskaintzea, EIKTak sartzea eta balio kalteak integratzea”.

Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk