Ate irekien egun arrakastatsua BTEKen
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XVI. Astearekin batera, BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroan ate irekien eguna izan genuen azaroaren 9an
Teknologiaren mundua gizarteratzeko helburuarekin, 200 pertsona inguru antolatutako robotika, nanoteknologia eta energia berriztagarrien tailerrean parte hartu dute. Gainera mundu digitala, domotika, robotika, bioteknologia eta beste eremu interesgarri batzuek osatzen duten erakusketa ere bisitatzeko aukera izan dute. Ekimena hain arrakastatsua izan da ezen tailerren ordutegiak zabaldu behar izan ditugun.
Publiko heterogeneoa bildu da BTEKen: Parkeko enpresa, laborategi zein ikerketa eta teknologia zentroen langileak, Lanbide Heziketa eta Bigarren Hezkuntzako institutuak, guraso elkarteak, …
Eskerrik asko etorri zareten guztioi!