GJH Eskape hasiera

Hitzaurrea ahoz entzuteko, sakatu hemen, iheslariok.

Lagun maiteok:

Ongi etorri 1985ean inauguratu zen Euskadiko Parke Teknologikoen Zamudio/Derio campusera!

Gaurkoa egun berezia da, bisitariak izateaz gain, nahi izanez gero, lehen mailako iheslariak ere izan zaitezketelako. Nola?

Bada, parkea inauguratu zenetik, oso kontzientziatuta egon da hainbat gizarte- eta ingurumen- gairekin, eta hainbat urte daramatzate mundu mailan halakotzat hartuko dituen aitorpen baten bila.

Orain arte ez dute lortu eta, beraz, zer irudituko litzaizueke zuei esker Parkeak ziurtagiri hori lortuko balu? Hain zuzen ere, Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorrela ziurtatzen duena. Helburu horiek Nazio Batuek pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta guztiontzako oparotasuna bermatzeko bultzatuko duten ekimena dira.

Ezin hobea, ez ala? Jakin badakigu ez dela lan erraza, lortzeko Escape Room korapilatsu bat gainditu behar baita. Baina horixe da, hain zuzen ere, zuen misioa, ziurtagiria lortzea, munduari erakusteko Parkeak Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetatik 14 lantzen dituela.

Hasi aurretik, jakin behar duzue Garapen Jasangarrirako Helburu guztiak 5 eremutan banatzen direla (Pertsonak, Oparotasuna, Planeta, Bakea eta Partenariotza) eta Parkeak eragin positiboa duela horietan guztietan. Zuen inguruan ezkutatzen dira euren eragin positiboa justifikatzen duten 10 proba. 90 minutu dituzue horiek aurkitzeko eta enigma guztiak ebazteko eta bakoitzarekin letra 1 lortuko duzue. Zenbat eta azkarrago lortu, orduan eta hobeto; izan ere, emandako denboran lortzen ez badituzue, deskalifikatuta egongo baitzarete, eta ezingo dizuegu egiaztagiria eman.

Argi dago? Erronka onartzen duzue? Prest zaudete?

Hasteko, hona hemen gomendio batzuk:

-Eraman betaurrekoak ondo ikusi ahal izateko

-Ondo kargatuta izan jarduera egiteko erabiliko duzuen gailua

-Jarri maximoan gailuaren argitasuna

-Jolastu tablet batekin, esperientzia hobea izan dadin

Erregistratu hemen eta atzerako kontaketa hasiko da. Animo, talde!


Hemen zirkuitu laburraren mapa daukazue.

Eta hemen, zirkuitu luzearena.