AZTI-Tecnaliak Senegaleko gobernuko talde baten bisita izan du
Senegaleko gobernuko Itsas-ekonomia, Arrantza eta Itsas-Garraio ministroa, Khouraichi Thiam, eta Senegaleko enbaxadorea Espainian, Abas Ndiour, AZTI-Tecnaliaren Derioko instalazioak bisitatu dituzte eta bisitan zehar Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikagai industrien kontseilari- ordearekin, Jon Azkue, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendariarekin, Jokin Diaz eta AZTI-Tecnaliako zuzendariarekin, Rogelio Pozo bildu dira. Bileran Euskadi eta Senegal bitarteko itsas -garapen eta -teknologi transferentziaz mintzatu dira.
Senegaldarren bisita, urriak 20 eta 21 bitartean egindako bidaiaren barne dago, non beraien ministroa, Euskal politika eta instituzio ordezkariekin gain, Euskal flotan lan egiten duten senegaleko lankideen bozeramaileekin eta ANABAC-ekin bildu zen.