Basque Culinary World Prize Sariak 10 finalistak iragarri ditu

Gipuzkoa

Hamar finalista 110 izangairen artetik hautatuta Mundu osoko chefen ordezkaritza onena osatzen dute hautatutako horiek; berrikuntzari, hezkuntzari, ingurumenari, gizarte- eta ekonomia-garapenari edo osasunari lotuta gastronomia indar eraldatzaile bihur daitekeela erakusten dute, gainera

Epaimahaikideak Mexikon bilduko dira, uztailaren 18an, gastronomiak aldaketarako motor gisa izan dezakeen ahalmena ordezkatzen duen chefa hautatzeko. Basque Culinary Centerreko Nazioarteko Kontseiluko kideak ez ezik, literaturaren eta soziologiaren arloetan, besteak beste, aditu diren nazioarteko hainbat lagun ere badira epaimahai horretan

Basque Culinary World Prizeren 2017ko saria irabazten duenak 100 mila euro eskuratuko ditu, sukaldaritzaren ahalmen eraldatzailea adierazten duen aukerako proiektu batera bideratu ditzan

tapia_world_priceBasque Culinary World Prize (BCWP) sariko 10 finalistak iragarri dituzte gaur. Eusko Jaurlaritzak eta Basque Culinary Centerrek sustatutako nazioarteko sari bat da, eta ekimen eraldatzaileak dituzten chefak saritzea du helburutzat; berrikuntzaren, hezkuntzaren, ingurumenaren, gizarte- edo ekonomia-garapenaren, eta osasunaren arloetan gastronomia aldaketarako motorra nola izan daitekeen erakutsi behar dute ekimen horiek edo, oro har, elikagaien industrian eragin positiboa izan behar dute.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren sailburu Arantxa Tapia izan da ekitaldiko buru, eta honakoa nabarmendu du emandako hitzaldian: «Euskadi Basque Country estrategia integralaren barruan sartzen da sari hau. Herrialde-marka horrek, gure indarguneak eta berezitasunak kontuan hartuta, aktore global bihurtzen gaitu, bikaintasunaren, bizi-kalitatearen eta gizarte-kohesioaren eredu, herrialde berritzaile eta lehiakorraz gain».

Elena Arzak Batzorde Teknikoko chef eta presidenteak ezagutarazi zituen 10 finalisten izenak Donostiako Miramar jauregian, eta pozik agertu zen haiengan fenomeno biderkatzaile baten dimentsioa ikusita, sukaldariek munduko toki guztietan gastronomia indar eraldatzaile gisa erabiliz hartzen duten konpromisoaren erakusle. «Chefa naizen aldetik harro nago gero eta erronka gehiagori heltzen dion gremio baten inplikazioaren lekukoa naizelako; horrelakoek industriaren eta garapenaren arteko harremana sendotzen dute, eta hobekuntzak dakarzkiote gizarteari».

Eusko Jaurlaritzak eta Basque Culinary Centerrek (BCC) antolatu eta ematen duten sariak Euskadi sustatzen du berezko balio hauek oinarri hartuta, besteak beste: ahaleginaren kultura, konpromisoa, hobetzeko grina, eraldaketarako joera edo gizon eta emakumeentzako aukera-berdintasuna.

Irakurtzen jarraitzea

Partekatu

Beste berri batzuk