Basque Industry 4.0 aurten zibersegurtasuna ardatz hartu da

Araba

Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratuko du 2.000 lagun inguru bilduko dituen jardunaldia. Arantxa Tapia sailburuak Euskadin Basque Industry 4.0 estrategian lortutako emaitzak eta ekimenak aurkeztuko ditu Kursaalen

basque-industry-2017-presentacionJardunaldian osoko saio bat izango da eta hitzaldi nagusi bat Krystyn Van Vliet Massachusetts Institute of Technology instututuko zuzendariaren eskutik. Horrez gain, saio paraleloak izango dira sektoreka, startup-entzako guneak eta erakusketa-eremu bat 43 erakusmahairekin.

Javier Diéguez Basque Cybersecurity Centre-ko (BCSC) zuzendariak zentro horren aurkezpena egingo du, etaManuel Salaverria Basque Industry 4.0 pilotatze-taldeko zuzendariak Basque Digital Innovation HUB sarea aurkeztuko du jendaurrean, bi-biak segurtasun informatikoa bermatzeko eta ETE-ei laguntzea xede duen sareko eta fabrikazio aurreratuko komunitate bat sortzeko ekimenak.

Biltzarra, orobat, BIND 4.0 ekimenaren 2017ko edizioko startup finalisten eta programa horretan parte hartzen duten industrien arteko topagune izango da. Hala, Kursaalen bertan elkarrizketak egin ahal izango dituzte, eta arrakasta izan duten aliantzen adibideak eta erakuskaldiak erakatsi ahal izango dituzte.

Biltzarrak Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean izango du jarraipena biharamunean, teknologia disruptiboei buruzko jardunaldi batekin.

Irakurtzen jarraitzea

Partekatu

Beste berri batzuk