Baterien garapena hamar bider azkartzeko Europaren makroproiektua, CIDETEC Energy Storage-ren parte-hartzearekin
BIG-MAP proiektuak 32 bazkide eta 20 milioi euroko aurrekontua dauzka
Berehalakotasuna da gaur egungo eskaerarik errepikakorrena (eta pazientzia ahaztuen dugun elementua); horregatik, geroz eta zailagoa da epe luzerako emaitzak lortzeko lan egitea. Hori are nabarmenagoa da egunerokoan eragingo duten proiektuetan lan egiten dugunean; esaterako, bateriak geroz eta funtsezkoagoak dira eguneroko zereginei heltzeko: mugikortasuna, gailu elektroniko mugikorrak…
BIG-MAP proiektua, CIDETEC Energy Storage-ren laguntza duena, 2020aren amaieran hasi zen, helburu argi batekin: baterien osagaiei buruzko ikerketa-lana 5-10 bider azkartzea datozen 5-10 urteetan. Horretarako, bateria-teknologien ikerketa eta garapenaren arloan, akademiaren nahiz industriaren munduan, Europako garrantzitsuenak diren 32 erakundek hartzen dute parte proiektuan. Proiektua Battery 2030+ ekimenaren baitan dago kokatuta. Ekimen horren helburua Europako baterien ekosistema eraldatzea da, eta, bertan, CIDETEC Energy Storage-k Manufacturability arloa zuzentzen du, eta SENSIBAT eta SPARTACUS arloetan parte hartzen.
BIG-MAP proiektuaren asmoa esperimentu eta simulazioetako datuen azpiegitura bat sortzea da, datu horiek modu ordenatu eta seguruan biltegiratu, eta ondoren robotika autonomoa, ikaste automatikoa edo adimen artifiziala gisako teknologietan aplikatu ahal izateko. Informazio hori gaur egungo ezagutzari gehituz gero, azkarrago garatu ahalko dira materialak, eta gelaxken ezaugarriak hobeak izango dira. Horri esker, egungo teknologien (hala nola Li-ion) errendimendua hobetuko litzateke eta bateria berritzaileak garatzeko aukera izango genuke.
Technical University of Denmark koordinatzailetzat duen eta 20 milioi euroko aurrekontua daukan BIG-MAP proiektuaren garapenak etorkizunean gure eguneroko bizitzan eragin zuzena izango duten garapenen oinarri izango dira; izan ere, geroz eta menpekotasun handiagoa baitugu bateriekiko, ibilgailu elektronikoen edo gailu elektronikoen erabileraren ondorioz, baita sarean biltegiratzearen eta bestelako aplikazioen ondorioz ere, bateriak ordezkaezinak bihurtu baitira jada.