BCBL eta Mugaritz elkarlanean ari dira kreatibitatearen oinarriak aztertzeko ikerketa zientifiko batean
BCBL-ek, Neurozientzia Kognitiboaren ikerketa-zentroak, Mugaritzeko sormen prozesuan sukaldarien burmuinak aldaketarik jasaten duen aztetuko du; sukaldean inprobisatzean gaureneko zein eremu aktibatzen duten ere ikertuko dute
Ikerketak sormen prozesua Neurozientzia Kognitiboaren aldetik aztertzea du helburu, arlo horretatik gutxi jorratutako fenomenoa baita
Zein da sormenerako errezeta? Nola sortzen dira ideia bikainenak sukaldariaren burmuinean? Galdera hauek erantzuteko helburuarekin, Mugaritz eta Basque Center on Cognition, Brain and Languege-k elkarlanean hasi dira sukaldarien burmuinean sormenaren misterioak ikertzeko eta hauen atzean dauden prozesuak hobeto ulertzeko.
Kreatibitatea Neurozientzia Kognitiboaren aldetik oso gutxi ikertu den arloa da. Horregatik, bai BCBL-ek eta bai Andoni Luis Aduriz-ek eta bere Ikerketa eta Garapen taldeak ere fenomeno honek nola funtzionatzen duen ulertzeko ikerketa abian jarri dute.
Zentzu honetan, bere karrera profesionala hasi berri duten sukaldarien burmuinean hiru hilabeteko sormen prozesuak aldaketarik eragiten duen aztertuko da bi ikerketen bitartez. Sorkuntza prozesuetan aktibatzen diren garuneko eremuen mapa bat egingo da esperientzia oparoa duten 20 sukaldari hartuta, haien artean Mugaritzekoak. Hirugarren esperimentu batek abangoardiako sukaldearen balio estetikoaren pertzepzioa aztertuko du sukaldaritza tradizionalarekin alderatuta, nahiz profesional nahiz amateur-en ikuspuntutik.
Urtero Mugaritzek bere ateak ixten ditu hiru hilabetez sorkuntzan lan egiteko. Hilabete hauetan zehar, Mugaritzeko taldeak kontzeptu berrietan lan egiten du ezohiko osagaien konbinazioetan, aurkezpen deigarrietan eta abangoardiako tekniketan oinarritutako esperientzia zentzuanitzdun bat eskeintzeko. Prozesu honetatik sortutako plater hoberenak hurrengo denboraldiko proposamenaren parte izango dira.
Oraingo honetan, BCBL-ek erresonantzia magnetiko baten bitartez sormen prozesuak sukaldarien burmuinetan aldaketa estruktural edo funtzionalak eragiten dituzten zehaztuko du. Jadanik lehenengo talde bati azterketa egin zaio esperimentua hasi aurretik bere burmuinak nolakoak diren ikuskatzeko. Ikerketa amaitzean berriro aztertuko da taldea.
Gainera, sukaldariak prozesu kreatiboan murgilduak daudenean garuneko zein eremu akitbatzen diren eta sare neuronal desberdinak nola elkar erlazionatzen diren mapatuko da.
Erresonantzia egiten zaien bitartean, osagai eta teknika desberdinak aipatuko zaizkie eta erantzun kreatiboak burutzeko eskatuko zaie.
Gutxi ikertutako arloa
Zientziak kreatibitatean parte hartzen duten garuneko eremuen inguruan eta sormen prozesuetan sare neuronalak nola elkar erlazionatzen diren inguruko ezagutza urria dauzka.
Orokorrean, garunaren kanpo azala planifikazioarekin eta jarreraren kontrolarekin lotzen da. Sistema linbikoa, aldiz, afektibitate prozesuekin. Horregatik kreatibitatea, besteak beste, lehenengoa inhibitzean eta bigarrena piztean sorrarazi daitekela uste da. Hala ere, arlo zehatz baten inguruko ezagutza bezalako faktoreak erabakigarriak izan daitezke sormen gaitasunean. Izan ere, jada ezagutzen ditugun elementuekin konbinaketa berriak egitea ahalbidetzen du.
“Proiektu hau oso berritzailea da Neurozientzia Kognitiboaren arloan, ez bakarrik aztertzen duen biztanleriarengatik baizik eta orain arte oso ezagutza urria dugulako kreatibitatea sustengatzen duten garun prozesuen inguruan. Beraz, ikerketa hau erreferente bihurtzea espero dugu”, azaltzen du BCBL-ko zuzendari zientifikoa den Manuel Carreiras.
“Plater berrietan lan egiteko erabiltzen dugun denboraldia eta I+G taldearen lana kontuan hartuta, urtean zehar 12.000 ordu eskaintzen dizkiogu kreatibitateari”, azpimarratzen du Andoni Luis Aduriz-ek. Mugaritz ireki zenetik erakunde zientifiko desberdinekin lan egin du teknika eta kontzeptu berriak sortzeko. Halaber, neurozientifikoekin batera pertzepzioak eta zentzumenen arteko harremanak hobeto ulertzeko elkarlanean aritzen da. Oraingoan baina Andoni Luis Aduriz eta Mugaritzeko taldea ikerketaren helburu bilakatuko dira lehen aldiz.