BCBL, Nem Solutions eta Spyro Software enpresek haien ondorioak partekatu dituzte Gipuzkoako Parke Teknologikoak abian jarritako ‘Employer Branding’ proiektuan parte hartu ostean
Merkatuak lehiakortasuna, bikaintasuna, berrikuntza, konpromisoa, malgutasuna… eskatzen dizkie enpresei; hau da, talentua. Baina talentua eskas da eta, horrenbestez, berak hautatzen du non eta nola lan egin nahi duen eta non eta nola hazi nahi duen. Erakundeek elkarren artean lehiatu eta eskaintza ekonomiko ona baino askoz ere gehiago jarri behar dute mahai gainean. Honako hauek ere hizpide izan behar dute: kontziliazio-politikak, promozioa izateko aukerak, etengabeko prestakuntza, proiektu abangoardistetako parte-hartzea… eta horien inguruan egia esatea; izan ere, norentzat lan egin hauta dezaketenek enpresa baten entzutearen inguruko egiaztapenak egiten dituzte bertan sartzea erabaki aurretik
Arrazoi hori dela eta, gero eta garrantzi handiagoa du ‘employer branding’ izenekoak. Enpresa bakoitzak enplegatzaile gisa duen marka da ‘employer branding’ hori. Hau da, erakundeak proiektatzen duen irudia eta, behar adina erakargarria bada, kualifikazio handieneko pertsonak erakartzeko erakargarri onena izan daiteke. Talentua erakartzeko eta atxikitzeko borroka horretan, benetako balio bereizgarria da.
Horretaz jabetuta, Gipuzkoako Parke Teknologikoak, biltzen dituen erakundeen bazkide estrategiko izaten 25 urte daramatzanak, talentuaren merkatu global horretan lehiatu eta beren garapenerako horren garrantzitsua den baliabidearen barne-kudeaketa hobetu ahal izateko haien gaitasuna areagotzeko tresnak eman nahi izan dizkie sozietate horiei. Arrazoi hori dela eta, Miramonen dauden enpresei ‘Employer Branding’ proiektuan parte hartzeko aukera eskaini zien. Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta BIC Gipuzkoa Berrilanekin elkarlanean garatu da Brand Ambassador Club aholkularitza-enpresako adituek enpresa horiei talentuaren enplegatzaile gisa duten erakargarritasuna areagotzeko neurriak optimizatzen (edo abian jartzen) laguntzeko. Horren ondorioz, azken urtean, hiru erakundek, Basque Center on Cognition, Brain and Languagek (BCBL), Nem Solutionsek eta Spyro Softwarek, haien markaren irudia berrikusteko eta egokitzeko prozesu zorrotza egin dute.
Bikaintasuneko kontratatzaile gisa nazioartean posizionatzeko zailtasuna erakunde guztietarako orokorra dela kontuan izanda, ekimen honetan parte hartu dutenek, gainera, beste “handicap” bat ere badute. Izan ere, haien jarduera nahiko berriak diren ezagutza arloetan garatzen dute eta horrek are gehiago murrizten du merkatua talentua bilatzeari dagokionez. Arrazoi hori dela eta, hiru enpresek are garrantzi handiagoa eman diote saioetan elkarrekin parte hartzeari. “Horri esker, guztiok gure ekimenak abian jarri ahal izateko babesa topatu dugun interes partekatua duen komunitatea sortu dugu. Asko ikasi dugu beste batzuek arazo berberei aurre nola egiten dieten ikusita. Izan ere, profil profesional beraren bila ari ez garen arren, guztiok nahi dugu gure enpresetarako talentu bikaina”, azpimarratu du NEM Solutions enpresako finantza-zuzendariak, Sonia Grijalvok.
Hasteko, programan parte hartzeak talentua erakartzeko eta leial bihurtzeko estrategien balioa zehazteko barne-azterketa sakona egitea eskatzen zuen. “Gure oraingo egoeraren inguruko diagnostiko zehatza egin, aurrera egiteko jarduera guneak identifikatu eta epe laburrera, ertainera eta luzera begirako nurrien ‘planning’a egin ahal izan ditugu. Hau da, orain badakigu non gauden, non egon nahi dugun eta hori lortzeko zer egin behar dugun”, dio Grijalvok. “Lehenengo eta behin, geure buruari, kulturari eta balioei buruzko gogoeta egin dugu eta, azkenik, enpresan sartzen diren horietan bilatu nahi dugun horren ingurukoa. Autoebaluazio hori oso beharrezkoa da nahiz eta eguneroko lanak, askotan, egiten uzten ez digun”, dio Edorta Pérezek, Spyro Software enpresako Kalitate eta Giza Baliabideetako arduradunak. “Gainera, orain arte sekula ez dugu aztertu gure erakundeen irudia munduan nola zabaltzen ari ginen eta, zehatzago esanda, enplegatzaile gisa zer irudi genuen”, gehitu du Oihana Vadillok, BCBLko Lab Managerrak.
Parte-hartzaileek aipatutako ondorioen artean, dagoeneko erakundeko kide direnek bertako enbaxadore gisa duten balioa nabarmendu dute; izan ere, ondo aprobetxatu gabe dagoen potentziala da hori. “Gure kasuan, adibidez, ikerketako langile guztiak maiz joaten dira nazioarteko kongresuetara eta zer egiten duten azaltzen dute, baina gutxitan adierazten dute non edo zer bitartekorekin egiten duten hori. Gutxitan aipatzen dute beti gaudela talentua gehitzean interesatuta”, nabarmendu du Vadillok, eta Nem Solutions eta Spyro Software ere bat datoz iritzi horretan (haien profesionalak ere maiz joaten dira haien lana ‘saldu’ behar duten gune espezializatuetara).
Ondorioz, talentua kontratatu aurretik, etxean duguna asebetetzen jakin behar da. Jakin gabe ere, hiru enpresa horiek horren inguruko lan bikaina egin izan dute aurretik. “Modu naturalean, fede onez baina helburu handirik gabe, ezarri genituen politika batzuek BCBLn lan egiten dutenen artean oso inpaktu positiboa izan zutela ikusi dugu, adibidez. Politika horietako batzuk dira langile batzuek hemen jarraitzearen arrazoia nahiz eta ekonomikoki gurea baino handiagoa zen beste aukeraren bat izan”, nabarmendu du Vadillok. “NEM egiaztatu dugunez, leialtzeko zatia uste baino askoz ere garatuago genuen; oso ondo garatuta genituen kide izatearen sentimendua eta eskaintzen dugun soldata emozionala. Orain, ikasi behar ditugun gauzetako bat da laneko giro on horren inguruan hirugarren batzuei hitz egitea, erakargarritasun bikaina baita”, gehitu du Grijalvak. Hiru erakundeek onartu dutenez, komunikazioa ez litzateke kanpora begira bakarrik hobetu beharko. Izan, ere beharrezkoa da barnerantz ere hobetzea. “Zuzendaritzak eta Giza Baliabideek ekimen interesgarriak martxan jartzen zituztela, baina, askotan, langileengana ez zirela iristen ohartu ginen, adibidez. Edo ez ziren iristen nahi genuen moduan”, dio Edorta Pérezek tristuraz.
Gero, proiektuan parte hartu duten erakunde guztiek beste enpresa batzuetarako erakusgarri izan daitezkeen neurriak jarri dituzte abian. Spyro Software enpresan erabaki dute gerentea eta finantza-zuzendaria izango direla beren bulego propioa izango duten bakarrak. Bien bitartean, gainerako langileek laneko gunea partekatzen dute komunikazioa garbiagoa izan dadin; NEN Solutionsen, lanaren ebaluazioa areagotu dute pertsona bakoitzak bere ibilbide-planaren inguruko kontrol handiagoa izan dezan; eta BCBLn zentroa utzi zutenei elkarrizketak egiten hasi dira. Izan ere, haien iritziek, inolako faktore baldintzatzailerik gabe, erakundearen marka-irudia hobetzeko oso informazio baliotsua eskaintzen dute.
Bide batez, hemendik aurrera hiru erakundeek azpimarratuko duten gutxi aprobetxatutako erakargarritasunetako bat izango da Parke Teknologikoan bertan kokatuta egotea. “Aparteko ingurune honetan lan egiten ohituta gaude eta ez gara jabetzen lehiako beste enpresa batzuen aurrean faktore bereizgarria dela hori”, diote Edorta Pérezek, Oihana Vadillok eta Sonia Grijalvok.