BIOLANek “BIO 3000” MODELO BERRIA MERKATURATU DU, ANALISI DIGITALEKO GAILUEN BELAUNALDI BERRI BAT, ABANGOARDIAKO ELIKAGAIEN MONITORIZAZIORAKO
BIO 3000 biosentsore ekipo berriak digitalizazioa eta BIOLANen teknologia analitiko sendo eta egiaztatua konbinatzen ditu
Euskal enpresak ekarpen garrantzitsua egin dio elikagai- industriaren eraldaketa digitalari
Mundu osoko elikagaien kontrola eta segurtasuna bermatzeko, elikagai-industriari irtenbide zehatz eta lehiakorrak eskaintzen 10 urte baino gehiago igaro ondoren, BIOLANek beste urrats bat eman du digitalizatutako gailu berri bat merkaturatuz. Teknologikoki berritzailea den gailu honek konektibitata, hodei bilketa eta datuen kudeaketa adimentsua eskaintzen ditu. “Bio 3000” deritzon gailu honek ,bost kontinenteetako 55 herrialde baino gehiagotan dagoeneko dauden BIOLANeko biosentsoreen funtzionaltasun eta abantaila guztiez gain teknologia digitalak eskaintzen dituen prestazioak bermatzen ditu.
Gaur egun, ekonomiaren sektore bakar batek ere ez dio ihes egingo eraldaketa digitalaren prozesu saihestezinari. Elikagaien industria ez da aldaketa handietatik at bizi, eta bere lehiakortasunari eta kalitate-mailari eusteko egokitzen saiatzen da, bai herri mailan baita nazioartean ere. Egungo erronka produktibo eta logistikoei erantzuteko, industriak elikagaien kalitatearekiko eta segurtasunarekiko konpromisoa ahaztu gabe, tresna azkar, zehatz, erraz eta adimendunak eskatzen ditu.
Testuinguru digital horretan eta etengabeko berrikuntzan estrategikoaren barnean , BIOLANek duela 3 urte hasi zuen bere biosentzoreen digitalizazioa ,dagoeneko AOAC International, mundu mailan erreferentea den erakundeak, aitortu eta ziurtatu ditut .
BIOLANek erabaki sendoa hartu zuen elikagaien industria digitalizatzeko. BIOLANek ,lehenik eta behin, bere burua eraldatu zuen, eta, orain, BIO 3000 eredua merkaturatu du, konektibitatea duen eta prozesu analitikoaren monitorizazio integrala eskaintzeko garatutako biosentsoreen belaunaldi berri bat. Biosentzore honek emaitzen bisualizazio eta hodeiko biltegiratzetik hasi eta balio-katean produktuaren trazabilitateraino bermatzen du.
BIO 3000 ekipo berriaren berrikuntza,hainbat esparrutan oinarritzen da: a) diseinu berrituak ergonomia eta pisu murrizketa handia dakartza; b) erabilera errazeko app intuitiboaren bidezko maneiua eta c) BIOLANglobal plataformara sarbidea, konexioa duen gailutatik eskuragarri, zeinen bidez erabiltzaileak, besteak beste, honako hauek egin baititzake: emaitzak ikusi eta deskargatu, kudeaketa-kontrolatu, instalazio ezberdineko analisiak berrikusi eta alerta ezberdinak konfiguratu.
BIOLANek elikagai-industriari laguntzen dio digitalizazio-prozesuan, metodo adimentsuago eta konektatuagoetarantz aurrera egin dezan. Erabakiak azkarrago, zehatzago eta modu objektiboago hartzeko eta lehiakortasuna, kalitatea eta errentagarritasuna areagotzeko. BIOLANek bere bezeroen behar eta eskakizunetara egokituz proiektuetan lan egiteko gaitasuna du. Horri esker, elikadura-kontrolaren monitorizazioaren arloan zerbitzu integrala eta pertsonalizatua eskaintzeko gai den empresa da.
BIOLANek beti egin du bere garapenaren alde, eta oraingoan ez da salbuespena izan. Diziplina anitzeko profesional-taldea indartu du, jakintza digitalaren, datuen, machine learning, App eta abarren alorreko talentuak erakarriz. Gaur egun, 70 pertsona inguruko taldea du, batez ere Bizkaiko Zamudioko Parke Teknologikoan dituen instalazioetan, baita munduan sakabanatuta dituen 9 delegaziotan; Txile, Ekuador, Mexiko, Indonesia, Filipinak, Thailandia, Maroko, Europa eta Espainia.
Produktu-sorta berri hauen bidez, BIOLANek elikagaien sektoreko kontrol analitikoaren arloan duen lidergoa indartu nahi du, eta bere negozioa mundu osoan zabaltzen jarraitu, azken urteotan izandako %80tik gorako esportazio-tasak erakusten duen bezala.