BIOLANek Pedro Sánchez eta Diana Moranten bisita jaso zuen Zamudioko instalazioetan

Albisteak, Bizkaia

Pasaden igandean, azaroaren 21ean, BIOLANek Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidentearen eta Diana Morant Zientzia eta Berrikuntzako ministroaren bisita jaso zuen Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariarekin batera, euskal enpresak Zamudion dituen instalazioetan.Visita Presidente a Biolan

Bisitak BIOLANeko osasun- eta elikadura-arloetako instalazioak eta gaitasunak erakusteko aukera eman zuen. BIOLANek produktu berritzaileak ikertu eta garatzeko fabrikazio espezializatua dauka, horrela, BIOLAN osatzen duen lantalde profesionalari esker, produktu hauek  merkaturatzeko gaitasuna izanik. Honek hirugarrenekiko mendekotasuna ahalik eta gehien murriztea ahalbidetzen du.

Gainera, bisitak aukera  eman zuen , OSASUNBERRI, 0 Km-ko osasun-sektorearen lankidetza-ekimena aurkezteko. Ekimen horretan 27 erakundek parte hartzen dute, 17 enpresa, 5 ospitale, 3 zientzia-zentro teknologiko eta bi elkarte sektorial barne. OSASUNBERRI Espainiako Gobernuak aurkeztu berri duen Abangoardiako Osasunerako PERTEaren (Ekonomia Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoak) arau-garapenean sartzeko ahalmen handia duen proiektua da.

Asier Albizu Biolaneko zuzendari nagusiak berrikuntzaren, eraldaketa digitalaren eta ingurumen-jasangarritasunaren aldeko apustua azpimarratu nahi izan zuen;  bai BIOLANena, baita OSASUNBERRI proiektuarena ere.  Azken horiek, Next Generation Europako funtsetan lortu nahi diren ardatz estrategiko berberak jarraitzen dituzte , eta, ondorioz,  baita PERTEarenak ere.

Partekatu

Beste berri batzuk