Bizitza Zientifikoen 7. Topaketa – Ikasleak eta profesionalak aurrez aurre
Eureka! Zientzia Museoak ikasleen eta lanean diharduten zientzialarien arteko topaketaren 7. edizioa antolatu du.
Iaz bezala, aurten ere bi egunetan egingo dugu topaketa, urriaren 23an eta azaroaren 6an. Modu horretan ikasle gehiagori ematen diogu parte hartzeko aukera. Lehenego egunean, hau da urriaren 23an, Zientziaren arlo ezberdinetako 22 profesionalek eta 178 ikaslek, beraien bizipenak partekatuko dituzte ikasketa zientifikoak sustatu eta gazteek beraien ikasketak aukeratzerakoan dituzten zalantzak argitzea helburu duen topaketa honetan.
Bizitza Zientikoak, DBH4 eta Batxilergoko ikasleei dago zuzenduta eta lortu nahi duena, ikasleek zientzia eta ikerketara modu erreal batean hurbiltzeko gune bat aurkitzea da. Ikasleek hemen, zientzia eta teknologiarekin zerikusia duten ikasketek dituzten aukerak eta lan irteerak hobeto ezagutzeko aukera dute. Aldi berean, ikasketak aukeratu aurretik dituzten zalantzak argitu ditzakete.
Egitaraua eta jardueraren deskripzioa:
– 9:00h. Ikasleen harrera eta topaketaren inaugurazioa.
– 9:30h – 11:00h –Profesional ezberdinen 5 minututako komunikazioak. (Newton Auditorioan).
– 11:30h -13:00h – Posterren erakusketa eta ikasle eta profesionalesn arteko topaketa (Da Vinci Aretoan)
Profesionalak
Edizio honetako lehenengo egunean, hau da, urriaren 23an, Zientziaren 10 arlo ezberdinetan lan egiten duten 22 profesionalek hartu dute parte. Prestatu dituzten posterrak, modu honetan banatu dira Da Vinci aretoan:
Ikasleak
Ikastetxeek parte hartzeko interes handia erakutsi dute eta horrek topaketa hau kontsolidatzen du bere zazpigarren edizioan. 25 ikastetxeetako 687 ikasle inguruk egin du eskaera eta horietako 362 ikaslek eta 23 irakaslek baino ezingo dute parte hartu aurtengoan, aforoa mugatua delako.