Bizkaia:xedek euskal profesionalak eta ikertzaileak Alemaniatik itzultzea proposatzen du

Bizkaia

Bizkaia:xede Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu eta Prestakuntza Sailaren menpe dagoen elkartea da eta jarduera berritzaile bat ospatu berri du, ezaugarri horiekin orain arte garatutako lehendabizikoa alegia. Automozioko, telekomunikazioen eta aeronautikako euskal klusterrak eta lau enpresa bizkaitar (Idom, ITP, Sener eta CIE Automotive) Alemaniako Munich hirian bildu ziren. Bertan, Bavierako land-aren inguruan lanean diharduten euskal profesionalek aipatu sektoreetarako etorkizunean gauzatuko diren proiektuen berri izateaz gain, garapenerako aukerak eta ibilbide profesionala -Bizkaira itzultzea erabakiz gero- ere ezagutzeko aukera izan zuten. Hirurogeita hamabost pertsona inguru bildu ziren, horien artean %75 euskaldunak ziren eta gainontzekoak Estatuko beste autonomia-erkidegoetakoak.

Partekatu

Beste berri batzuk