Ordu bete baino gutxiagoan salmonella detektatzen duen gailu eramangarria garatzen laguntzen ari da Gaiker-IK4

Bizkaia

IK4 Aliantza Teknologikoak diagnostiko azkarreko eta kostu txikiko gailua garatu du ordu bete baino gutxiagoan –egungo sistemek bainoa askoz denbora gutxiago behar du– Salmonella spp. eta beste bakteria batzuk detektatzeko. Beste lanek ez bezala, proiektu honetan garatutakoak zuzenean erabiltzen ditu lagin klinikoak, hau da, aldez aurretik laborategian tratatu ez direnak. Gaiker-IK4 zentroak nagusiki garapen biokimikoa txiparen sistema mikrofluidikora egokitu du eta horrez gain, gailua prest jarri, optimizatu eta karakterizatu du, aplikazio klinikoan erabiltzeko eta kolitisa duten pertsonetan Salmonella spp. dagoela diagnostikatu ahal izateko.

Partekatu

Beste berri batzuk