DOK Summit-ek ekosistema digitala bilduko du azaroaren 23an eta 24an Bilbon
Bilboko Euskalduna Jauregiak DOK Summit 2026 hartuko du azaroaren 23an eta 24an. Topaketa horretan, enpresak, industria, administrazio publikoak, komunitate teknologikoa eta talentu berria bilduko dira, eraldaketa digitalaren eta berdearen erronkak eta aukerak aztertzeko.
«Teknologia lehiakortasun, talentu eta etorkizun bihurtzen den lekua» lelopean, ekitaldiak hitzaldien, mahai-inguruen, erakustaldi teknologikoen, arrakasta-kasuen aurkezpenen eta networking-guneen programa izango du.
Bi jardunaldi adimen artifizialari, datuaren ekonomiari, zibersegurtasunari, teknologia emergenteei, talentu digitalari, jasangarritasunari, Open Source-ri eta enpresa-eraldaketari buruz hitz egiteko. Horretarako, ikuspegi estrategikoa benetako kasuekin, esperientziekin, demoekin, tailerrekin eta jarduera parte-hartzaileekin uztartuko dira.
DOK Summit, gainera, konektatzeko, ezagutza partekatzeko, irtenbide berriak ezagutzeko eta aukera berriak sortzeko topagunea da, beren erakundeen barrutik eraldaketa gidatzen ari diren profesionalen artean.
Parkeko enpresentzako deskontu esklusiboa
Parkeko enpresek % 50eko deskontua izango dute sarrerak erostean, bai Standard bai Premium modalitateetan. Horretarako, DOK-PARKE sustapen-kodea erabili beharko dute izena emateko prozesuan.
Kontsultatu egitaraua eta eman izena www.doksummit.com webgunean.