Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea: UDALEKUAK 2021

Albisteak, Bizkaia

Parte-hartzea, talde lana, inspirazioa, sormena, jolasa, irudimena…

12 urte arteko seme-alabarik badaukazue,  uda honetan, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean Euskadiko Parke Teknologikoen sareak Hazian Kultur Elkartearekin batera Udalekuak edizio berri bat jartzen du martxan.

Udalekuak Programa 3 eta 12 urte arteko neska-mutilei zuzenduta dago. Ekainaren 28tik uztailaren 30ra izango da, asteko bost bloke monografiko eta independentetan sailkatuta.

  • 1. txanda: ekainaren 28tik uztailaren 2ra
  • 2. txanda: uztailaren 5tik 9ra
  • 3. txanda: uztailaren 12tik 16ra
  • 4. Txanda: uztailaren 19tik 23ra
  • 5. Txanda: uztailaren 26tik 30ra

Jarduera guztiak (STEAM eta Agenda 2030 tailerrak, Gynkanak, etab.) ikuspegi entretenitu eta dibertigarriarekin egingo dira. 6 umeko talde txikietan, gehi monitore bat, eta une bakoitzean indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen higiene eta segurtasun neurriei jarraikiz.

Udalekuak hasi baino lehen, gauzatuko diren jardueren egutegiaren, jarraitu beharreko protokoloaren, COVID-19 erantzukizuneko aitorpenaren eta aurkeztu beharreko gainerako dokumentazioaren berri emanen zaie familiei.

Informazio dena eranskinetandaukazue, ordutegiak, prezio eta izen-emateak gauzatzeko pausuak barne.

Izena emateko epea maiatzaren 6tik 28ra arte  zabalik egongo da  eta online egingo da hurrengo loturaren bidez.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan:

Informazioa zuen interesekoa izango dela espero dugu.

Partekatu

Beste berri batzuk