Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen 612 eraikinak LEED jasangarritasunaren egiaztagiria lortu du

Bizkaia

Green Building Certification Institute delakoak LEED egiaztagiria, Certificate mailan, eman dio Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko 612 eraikinari. Eraikin hau, gaur egun, lanetan dago eta enpresen inkubagailua izango da.

LEED eraikin jasangarriak egiaztatzeko izen handiko sistema da US Green Building Councilek garatua eta 1998tik martxan dago. Izatez, era guztietako erikinietan jasangarritasuna lortzeko estrategien erabilpenari buruzko arau-multzo bat da.

Sistema hau energia eraginkortasuna, energia alternatiboak, barneko ingurumen-kalitatearen hobekuntza, ur-kontsumoaren eraginkortasuna, lur-sailaren gune libreen garapen jasangarria eta materialen aukeraketari buruzkoak proiektu batean sartzean datza. Egiaztagiriak lau maila ditu: certificate, silver, gold eta platinum.

Green Buildign Certification Institutek esandakoaren arabera, gaur egun, estatu mailan egiaztagiri hau duten 14 eraikin besterik ez daude eta Parkeko hau Euskadin ematen den lehena da.

Partekatu

Beste berri batzuk