Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen parte-hartze zuzena izan duen Zero Hytechpark proiektu europarraren amaiera
- LIFE+ programan kokatuta, energia iturri berriztagarriak eta hidrogeno teknologiak erabiliz, Parke Teknologiko iraunkorragoak lortzea izan da proiektuaren helburua.
- Amaiera ekitaldian ehundik gora pertsona bildu ziren, energia berriztagarrietan eta hidrogenoan interesa zutenak.
Zero Hytechpark, LIFE+ programa europarraren barruan kokatutako proiektua amaierara iritsi da 1,3 milioi euroko aurrekontua (erdia Europar Batasunak finantzatua) eta lau urteko garapenaren ondoren.
Ekainaren 11an egin zen amaiera ekitaldia Walqako Parke Teknologikoan (Huescan), Aragoiko hidrogenoaren teknologia berriak garatzeko Fundazioak antolatuta. Hidrogenoaren teknologietan eta energia berriztagarrietan interesa zuten ehundik gora pertsona hurbildu ziren Aragoiko Industria eta Berrikuntza Sailburua buru izan zuen ekitaldira. Hainbat agintari eta adituk hartu zuten parte ekitaldian, horrenbestez bertaratu zirenek aukera izan zuten hidrogenoaren teknologien ikerketan eta aplikazioan eman diren azken aurrerapenak bertatik bertara ezagutzeko, baita nazioarteko egoeraren berri izateko ere.
Topaketan zehar eta lau urteotan egindako lanari amaiera emateko, proiektuaren esparruan egindako lanak eta prototipoak aurkeztu ziren, orain merkaturatzeko erronkari aurre egin beharko dioten ekimenak hain zuzen ere. Behin topaketa bukatuta, parte-hartzaileek Aragoiko Hidrogenoaren Fundazioa ezagutzeko aukera izan zuten, Fundazioak bere hamargarren urteurrena bete duen honetan.
Amaiera ekitaldia baliatuz, Zero Hytechpark proiektuaren azken jarraipen bilera egin zen, non lau bazkideek parte-hartu zuten, alegia, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Walqako Teknologia Parkea, Andaluziako Teknologia Parkea eta Aragoiko Hidrogenoaren Fundazioa, baita Europar Batzordeko jarraipenaz arduratu den kanpoko eragilea ere.
Zero Hytechpark, LIFE+ programaren baitan dagoen proiektuak honako helburu hau ezarri zuen abiarazi zenean: Parke Teknologiko iraunkorragoak lortzea energiaren kudeaketa egokiaren eginez, hidrogenoaren teknologietan oinarritutako sistemak eta energia berriztagarriak erabiliz. LIFE+, 2007-2013 epealdirako eta ingurumenarentzat esklusiboki Europar Batasunak izan duen finantza-tresna bakarra izan da; ingurumen politikak eta araudiak garatu, eguneratu eta aplikatzeko bidea zabaltzea helburu zuena, beste politika batzuekin bat eginez.
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak Zero Hytechpark proiektuan parte-hartze zuzena izan du egitasmoa abiarazi zenetik, 2010.eko urtarrilean. Lan eskerga egin du Parkeak proiektuaren hedapenean BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroaren bidez. BTEKen hidrogeno eta energia berriztagarriei buruzko tailer bat eskaintzeaz gain, modulu bat dago non hidrogenoaren teknologien funtzionamendua azaltzen den.