Burmuinaren “gaueko txanda”

Gipuzkoa

BCBL euskal zentruaren ikertzaile batek erakutsi du loaldian burmuinak hizkuntza-abileziak hobetzen dituela eta ikasitako hitzak bereganatzen dituela. Nicolas Dumay ikertzaile belgiarraren ikerketa “Cognition” zientzia-aldizkari famatuan, burmuinaren azterketan espezializatua, argitaratu da. Dumayren ustez burmuinak errazago bereganatzen ditu lo aurretik ikasitako berbak.

Ze funtzio du burmuinak loaldian? Galdera honek, momentuz, ez du erabateko erantzunik baina Nicolas Dumay, Basque Center on Congnition, Brain and Language (BCBL) erakundearen ikertzaile belgiarrarak oraintsu egindako ikerketa baten arabera, loaldiak egunean zehar hartutako ezaguera finkatzen laguntzen du.

Dumayren ikerketak burmuinaren azterketan espezializatua den “Cognition” zientzia-aldizkari ospetsuan argitaratu da eta loaldian burmuinak egunean zehar ikasitako berbak errepasatu eta finkatzen dituela eta hizkuntza-abileziak hobetzen dituela frogatu du.

BCBL-ren ikertzaileak fase esperimentala Yorkeko Unibertsitatean, Bretaina Handian, burutu zuen baina emaitzak BCBL-n garatu ditu eta hitz berrien ikasketa loaldian burmuinak duen aktibitateari buruzko bere hipotesia frogatzeko erabili du.

Dumayk esperimentua hitz ingelesekin garatu zuen eta bere esanetan, “hitzek euren artean borrokatzen dute gure burmuinan, memorian, sartu ahal izateko” eta esperimentu honek erakusten du “ikasi berriak diren hitzek lo egin ondoren baino ez dutela bereganatutako hitzaren estatusa lortzen”.

Partekatu

Beste berri batzuk