
Donostia
Euskadiko Parke Teknologikoaren aitzindaria da Gipuzkoan, eta erreferentziazko Campusa hainbat sektoretan, Biozientziarenean, esaterako.
Campusari buruz
Donostia Campusa berrikuntzaren eta teknologiaren adierazlerik handienetako bat da, eta azken 30 urteetan Gipuzkoako eta Euskadiko garapen ekonomiko eta soziala eraldatu eta bultzatu du.
Espazioen kalitate urbanistikoa eta arkitektonikoa dira beren nortasun-ezaugarriak, ingurune natural batean eta iraunkortasuna ardatz hartuta, Donostia Campusa nazioarteko erreferente nagusietako bat bihurtu da Biozientziak bezalako sektore kritikoetan, ospe handiko enpresa eta proiektuei harrera eginez.
Zientzia eta teknologia hirira hurbiltzeko bokazioan, Donostia Campusa Illunbera hedatzea pertsonentzat pentsatutako hirigintza-jarduera integrala izango da, eta etorkizuneko industriaren aldeko apustuari esker, proiektu estrategiko berriak erakarriko dira.
Ikusi Campusaren mapaCampuseko zerbitzuak
Donostiako Campusean, edozein proiektutarako enpresa-garapen eta garapen profesional handiena bermatzen duten zerbitzu bereizgarriz osatutako eskaintza integrala du Euskadiko Parke Teknologikoak.
Ezagut itzazu Euskadin zientziarekin eta teknologiarekin lotutako negozio-ekosistemarik handiena osatzen duten zerbitzuak eta, bikaintasun, berrikuntza eta bizi-kalitateko testuinguru batean, enpresen eta enpresetako pertsonen hazkuntza profesionalerako diseinatuta dagoen lankidetzako ingurune bateko kide izatearen abantailak.
Garraioa
Ikusi GarraioaIbilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak
Ikusi Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuakMobildesk
Ikusi MobildeskNon jan
Ikusi Non janNon lo egin
Ikusi Non lo eginAisialdia, kirola eta osasuna
Ikusi Aisialdia, kirola eta osasunaHaurrak
Ikusi HaurrakAretoak eta lan-espazioak alokatzea
Donostiako Campusak ekitaldiak, laneko batzarrak edo jarduera profesionalak egiteko alternatiba integral, malgu eta eskuragarriak eskaintzen dizkizu.
Edozein behar duzula ere, zure ekitaldirako edo laneko batzarrerako proposamen egokiak ditugu.
- Erabilera anitzeko 7 areto
- 250 lagunentzako auditorioa
- 600 m2-ko erakusketa aretoa
- Batzar aretoa
- KreaGune – Sormenerako aretoa
Espazioak
Donostiako Campusean bat egiten dute azpiegitura berde eta adimentsuak eta pertsonentzako pentsatutako arkitektura abangoardistak, ingurune seguru, jasangarri eta naturarekin errespetuzko batean.
Tamaina txikiko lokalak zein partzela urbanizagarriak ditugu; horrela, Donostiako Campusak espazio malguak, argitsuak eta seguruak jasotzen dituen katalogoa eskaintzen dio edozein enpresa-proiekturi, haren beharretara egokitutako espazioekin.
Informazioa eskatuHarremanetarako
Informazio gehiago eskuratzeko, jar zaitez harremanetan Donostiako Campusarekin.
-
Aurki gaitzazu
Mikeletegi Pasealekua, 53
20009 Donostia (Gipuzkoa) -
Dei iezaguzu
+34 943 011 000 -
Idatz iezaguzu
gipuzkoa@parke.eus