CDTIren Laguntza Programak eta Laguntza Tresnak

9:30etan izango den Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) eskaintzen dituen I+G+b laguntza tresnen aurkezpen-jardunaldira gonbidatzen zaituzte

Jardunaldiaren helburua nazioartekotzeko jarduketetarako laguntza-programetara eta I+Gko proiektu nazionalak egitera arrakastaz jotzeko aukerari bide ematea da.

Oraingo honetan jardunaldia online izango da eta aurkezpenaren gain aldebiko elkarrizketak ere egin ahalgo dituzue.

PROGRAMA

9:30    Jardunaldiaren irekiera

             Héctor Calderón, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko Lankidetzako eta Enpresen Zerbitzuetako zuzendaria.

9:35    Laguntza Programa eta Laguntza Tresnen aurkezpena

Carlos Toledo Rey, Erakundeen Sustapenerako eta Lurralde Lankidetzarako Departamentua, EBko Programen Zuzendaritza eta Lurralde Lankidetza.

10:15   Galderetarako tartea

10:30  Banako elkarrizketen hasiera, Enpresa Eskatzaileak-CDTI ordezkaria

Aldebiko Topaketak

CDTIko ordezkariarekin proiektuen ideiak kontrastatzeko aukera edukiko dute hala nahi duten enpresek.

  • Izen-ematearen hurrenkera zorrotza jarraituko da elkarrizketak esleitzeko.
  • Jardunaldiaren aurreko egunean bukatuko da elkarrizketa pertsonala eskatzeko epea.
  • Elkarrizketa bakoitzak 15 eta 20 minutu bitartean iraungo du.

Eskaera egiteko erantsita doan dokumentua bete eta izen ematea egiterakoan plataformara igotzea derrigorrezkoa da.

IZEN EMATEA

Proiektuaren formularioa PID