CIC bioGUNE-k Severo Ochoa Bikaintasun Zentroa akreditazioa jaso du

Zentroak,  datozen  lau  urteetan,  milioi  bat  euroko  laguntza  ekonomikoa  jasoko  du  urte  bakoitzeko

CIC-bioGUNECIC  bioGUNE  ikerkuntza  euskal  zentroak,  Espainiako  Gobernuko  Ekonomia,  Industria  eta  Lehiakortasun  Ministerioak  eskaintzen  duen  Severo  Ochoa  Bikaintasun  Zentroa  akreditazioa  lortu  du,  datozen  lau  urteetan,  urte  bakoitzeko  milioi  bat  euroko  sari  ekonomikoa  ematen  duen  aintzatespena.

CIC  bioGUNE-k  komunikatu  baten  bitartez  azaltzen  duen  bezala,  Bizkaiako Zientzia eta Teknologia Parkean  egoitza  duen  zentroak,  aplikatutako  ikerkuntza  areagotzera  bideratuko  du  sari  ekonomikoa,  baita  bizitzako  zientzietara  zuzendutako  oinarrizko  ezagutza  sortzera,  talentua  prestatzera  eta  publikoki  eta  sozialki  zentroa  ikusgarriago  egitera  ere.

Irakurtzen jarraitzea