CIC biomaGUNEk Ikerbasqueko ikertzaile Aitziber López Cortajarena bereganatu du

Gipuzkoa

CIC biomaGUNE biomaterialetako ikerkuntza kooperatiboko euskal zentroak talentua erakartzeko Ikerbasque programako ikertzaile Aitziber López Cortajarena biokimikan doktorea gehitu du bere pertsonalera

aitziberkortabitarteEspezialista, Biomaguneko Nanoteknologia Biomolekularraren taldea koordinatzeaz arduratuko da, Ikerkuntzaren Europako Kontseiluak finantzatutako ikerkuntza proiektu bat burutu ahal izateko.

“Proteinatan oinarritutako Nanoegitura funtzionalak” deituriko ekimena biomaterialak sortzeko proteinen egituren ikerketan oinarritzen da eta Europako erakundearen 1,7 milioi euroko zuzkidura ekonomikoa du.

Cortajarenaren eginkizunak, besteak beste, industria fotovoltaikoa, nanoelektronika, diagnosi klinikoa eta biomedikuntza bezalako arlo hain desberdinetan erabil daitezkeen nanoteknologian oinarritutako biomaterial eta gailuen aplikazio praktikoetan bide berriak irekitzeko xedea du.

“Proteinek forma eta funtzio anitz dituzte Naturan; nolabait esateko, bizitza oinarritzen diren euskarriak dira. Laborategian gure teknologia aplikatuta proteinen egitura eta funtzioa kontrolatzera heltzen baldin bagara, proteinak mihiztatzeko moduan inspiratutako biomaterial eta gailu berriak sortzeko gai izango gara”, laburbildu du Cortajarenak.

López Cortajarena Biokimikan doktoratu zen Euskal Herriko Unibertsitatean 2002an. Ondoren Yaleko Unibertsitatera (Amerikako Estatu Batuak) joan zen eta bertan zazpi urtez proteinen diseinu, egituratze eta funtzioan aritu zen. Bere eginkizun zientifikoa, nanoegitura funtzionalen eta naturan inspiratutako materialen sorkuntzarako proteinen ingeniaritzan oinarritzen da.

Partekatu

Beste berri batzuk