CIC energiGUNE, “BATTERY 2030Plus” izenekoaren bitartez bateriaren ekosistema europarraren eraketaren buru izango den taldeko kide izango da

Albisteak, Araba

Euskal zentroa, proiektu horren Buru izango den Taldeko parte izateko izendatutako erakundeetako bat da; aurretik BATTERY 2030+ izenekoan baterien ekosistema europarrari forma emateko helburuz gauzatutako lanetik sortu da

Datorren urrian Uppsalako Unibertsitatean (Suedia) egingo den aurkezpen ofizialaren ondoren, parte hartuko duten 23 erakundeek, Europari energia trantsizioaren buru izateko aukera emango dioten baterien ikerketa arloko erronken identifikazioan egingo dute lan 3 urtetan

 

CIC energiGUNEk, energia elektrokimikoa eta termikoa biltegiratzearen arloan Europan erreferentea eta Basque Research & Technology Alliance BRTAko kide den ikerketa zentroak, Europa mailako BATTERY2030Plus proiektuan hartzen du parte, Europako 14 herrialdetako beste 22 erakunderekin batera. 3 urtez, Europari energia trantsizioaren buru izateko aukera emango dioten etorkizuneko bateriak diseinatzeko ikerketa arloko erronkei erantzuten lagunduko dute.

BATTERY 2030Plus Europako Batzordeak Horizonte 2020 Programaren barruan onartu dituen zazpi ikerketa-proiekturen zerrendan dago. Programak, guztira, 40,5 milioi euroko aurrekontua eta hiru urteko iraupena du, 2020ko irailetik 2023ra. Proiektuen ikuspegi partekatua, Europa munduko lider bihurtzea da, erregai fosiletan oinarritutako gaur egungo ibilgailuak ordezkatuko dituzten ibilgailu elektrikoen etorkizuneko baterien diseinuan eta fabrikazioan. Era berean, azken helburua, prestazio tekniko hobeak dituzten bateriak, seguruagoak, iraupen luzeagokoak, Europako lehengaietan oinarrituak eta ingurumena errespetatzen dutenak diseinatzea da, Europako industriaren lidergoa bultzatzeko eta Europako Itun Berdea ezartzen laguntzeko.

Orain onartu diren zazpi ikerketak BATTERY 2030+ proiektuak aurretik egindako lanean oinarritzen dira. BATTERY 2030+ proiektua ere Uppsalako Unibertsitateak koordinatu du, eta etorkizuneko bateriak diseinatzeko ikerketa-gaiak lehenetsi ditu. Europako komunitate zientifikoaren gogoeta hori “Etorkizuneko bateria jasangarriak asmatuz – Ikerketaren beharrak eta etorkizuneko ekintzak” izeneko ibilbide-orrian islatu da. CIC energiGUNEk BATTERY 2030+ programaren aholkulari gisa hartu du parte Dokumentuan, eta Kristina Edström Uppsalako Unibertsitateko Kimika Ezorganikoko irakasle eta BATTERY 2030+ eta BATTERY2030Plus proiektuen koordinatzaileak aurkeztu zuen.

Edström irakasleak azaldu zuenez, “hainbat urtez aritu gara gure ikerketako ahaleginen oinarri den eta aurtengo martxoan aurkeztu dugun ibilbide-orria lantzen. Orain, ikerketa proiektuak hasita daude, eta gure ideiak ezagutza eta produktu berrietan, eta, noski, bateria hobeetan, gauzatzen ditugula ziurtatzen ari gara”.

‘BATTERY 2030+ eskala handiko ikerketa ekimena: gizarte berde eta konektatuaren erdian (BATTERY 2030Plus)’ proiektuak, BATTERY 2030+ ekimenak orain arte egin duen lanarekin jarraituko du. Testuinguru horretan, CIC energiGUNEren lana, ibilbide-orria garatzean eta ikerketa-behar berriak identifikatzean, industria, mundu akademikoa, aginte publikoak eta gizarte zibila erakartzean, zentratuko da, batez ere, etorkizuneko baterien diseinuan lankidetzan aritzeko. Gainera, proiektuak Europako beste ekimen batzuekin batera lan egingo du, eta CIC energiGUNE ere ekimen horietako kide da, hala nola European Battery Alliance, Batteries Europe edo estatu kideetan biltegiratze-sistema berrietarako ikerketa eta azpiegiturak sustatzen ari diren eskualde eta nazio mailako sareak.

Proiektua urrian aurkeztuko da Suediako unibertsitatean egingo den ekitaldi ofizialean, 23 bazkideen parte-hartzearekin, horien artean CIC energiGUNE eta Cidetec, biak ere BRTAko kideak: Uppsala University (Suedia), Advanced Rechargeable and Lithium Batteries Association (RECHARGE, Frantzia), Centre National de la Recherche Scientifique (CNRS, Frantzia), Commissariat à L’Energie Atomique et Aux Energies Alternative (CEA, Frantzia), Energy Materials Industrial Research Initiative (EMIRI, Belgika), European Association for Storage of Energy (EASE, Belgika), Jülich Research Centre (FZJ, Alemania), FRAUNHOFER (Alemania), Karlsruhe Institut of Technology (KIT, Alemania), National Institute of Chemistry (NIC, Eslovenia), Politecnico di Torino (POLITO, Italia), SINTEF (Norvegia), Technical University of Denmark (DTU, Danimarka), Free University of Brussels (VUB, Belgika), University of Münster (WWU, Alemania), Warsaw University of Technology (WUT, Polonia), Austrian Institute of Technology (AIT, Austria), DEFLT University of Technology (TU DELFT, Herbehereak), AALTO University (AALTO, Finlandia), Agenzia nazionale per le nuove tecnologie, l’energia e lo sviluppo economico sostenibile (ENEA, Italia) eta Swiss Federal Laboratories for Materials Science and Technology (EMPA, Suitza).

Onartutako beste sei proiektuak ibilbide-orrian lehenetsitako hiru gaitan arituko dira lanean: Europako azpiegituren garapena eskala handiko azterlan esperimentaletarako (BIG-MAP proiektua), baterien funtzionamendua monitorizatzeko ikerketa sentsorikoa (INSTABAT, SENSIBAT eta SPARTACUS) eta propietate auto-birsortzaileak dituzten osagaien garapena (BAT4EVER eta HIDDEN).

Partekatu

Beste berri batzuk