CIC energiGUNEk, ibilgailu elektrikoa bultzatu ahal izateko baterien garapen disruptiboetan aurrera egin beharraz ohartarazi du Munichen
Nuria Gisbert, euskal ikerketa zentroko Zuzendari Nagusia, izan da Adituen “The Automotive Battery” 2. Konferentziako hizlari nagusietakoa; hitzaldia AVL enpresak bultzatu du, eta sektoreko eragile garrantzitsuen partaidetza du, Volkswagen, CATL eta SVOLT, besteak beste
Nuria Gisbert, erakundeko kide eta energia elektrokimikoaren eta termikoaren biltegiratzean erreferentea eta Basque Research & Technology Alliance-BRTA erakundeko kide den CIC energiGUNE euskal zentroko Zuzendari Nagusiak, “The Automotive Battery” 2. Konferentzia dela eta Municheko SZ Dorrean elkartu diren adituei jakinarazi dienez, “bateria berrien gelaxkaren ikerketa eta ezagutza ezinbestekoak dira etorkizuneko ibilgailu elektrikoan energiaren biltegiratze sistema modu egokian integratzeko”.
“Gelaxka, garatuko diren auto elektrikoen battery pack-aren ‘kutxa beltza’ da”, ohartarazi du CIC EnergiGUNEko zuzendariak, autogintzaren industriako hainbat ordezkariren, hala nola Volkswagenen edo JSC Automotiveren, aurrean. “Ante-mortem eta post-mortem azterketen bitartez bateriaren ezagutza edukitzeak, eta gelaxken ziklatzea ezagutzeak, bizitzaren estimaziorako eredu aurreratuak sortzeko aukera emango digu, bateriak behar bezala funtziona dezan eta ibilgailu elektrikoan ahalik eta ondoen integra dadin”.
“The Automotive Battery”, Europa mailan presentziazko formatua berreskuratu duen sektoreko lehen ekitaldietako bat da. Bigarren edizio honetan, Alemaniako industrian protagonismo handia duen ibilgailu elektrikoaren ingeniaritza eta ikerketa arloetako garapenaren ekosisteman aritzen diren Europa erdialdeko ia eragile guztiak bildu dira. Ildo horretan, CIC energiGUNE izan da hizlari gisa parte hartzeko aukera izan duen esparru horretatik kanpoko erakunde bakanetakoa, gelaxkei eta egoera solidoko bateriei buruzko ikerketan erreferente baita.
Atzo eta gaur artean egin den jardunaldian landutako alderdi nagusiak hauek izan dira: tentsio handiko bateriak kudeatzeko sistemetan lortutako aurrerapenak; Li-ion bateriak kudeatzeko sistemak; egoera solidoko bateriak eta kargatzeko orduan duten eraginkortasuna eta segurtasuna; eta erdi-eroaleen teknologia berriak. Txostenak AVL, Volkswagen, Dräxlmaier, SVOLT Europe edo CATL Europe edo Webasto enpresetako ibilgailu elektrikoen arloetako arduradun nagusiek egin dituzte.