CIC nanoGUNE eta Inbiomed Fundazioak lankidetze hitzarmena sinatu dute nanozientzien eta birsortze-medikuntzaren arteko sinergiak errazteko ehun-injiniaritza alorrean

Gipuzkoa

Baterako ikerketak garatzeko lankidetzaren oinarriak ezartzen ditu hitzarmenak, jakintza eta ekipamenduak partekatuz. Dagoeneko bi erakundeak lehen proiektu batetan lanean ari dira; ama-zelulen bidez neuronak lortzeko prozesua hobetzea du helburu proiektuak, Parkinson edota Alzheimer bezalako gaixotasuna duten pazienteen tratamendurako. nanoGUNE eta Inbiomed Fundazioaren jakintzak bateratzeari esker, anbizio handiko proiektuek dituzten oztopo zientifiko eta teknologikoak gainditu ahal izango dira.

Inbiomed Fundazioak eta CIC nanoGUNEk, beraien artean sinatutako hitzarmenaren edukiak eta helburuak aurkeztu dituzte. Nanozientzien eta birsortze-medikuntzaren arteko sinergiar indartzeko egindako akordioaren arabera, bi erakundeak batera arituko dira lanean ehun-injiniaritza arloan modu eraginkorrean aurrera egin ahal izateko. Arlo honek interes handia du birsortze-medikuntzan eta, adibidez, Parkinson edo Alzheimer bezalako endekapenezko gaixotasunek sortzen dituzten kalteak arintzeko tratamendu berrien ateak irekitzen ditu.

Jose Maria Pitarke, nanoGUNEko zuzendari nagusiak eta Gurutz Linazasoro, Inbiomed Fundazioko presidenteak sinatu dute akordioa, bi erakundeetako ikerlariak inguruan zituztela.

Partekatu

Beste berri batzuk