CIDETEC-ek aeronautikaren sektoreko piezen kostua murriztuko du, 3R teknologiari esker

Albisteak, Gipuzkoa

AIRPOXY proiektuaren baitan, birprozesagarriak, konpongarriak eta birziklagarriak diren konposite termoegonkorren familia berri bat garatzen ari da

CIDETEC Surface Engineering-ek koordinatutako AIRPOXY proiektuak aurrerapauso irmoak eman ditu aeronautikaren sektoreko konpositezko piezen ekoizpen- eta mantentze-kostuak murrizteko norabidean, konposite termoegonkorren familia berri bati esker. Material berri horrek ohiko konposite termoegonkorren abantaila guztiak dauzka eta, gainera, erraz birprozesatu, konpondu eta birziklatzeko aukera ematen du. Berritasun horri, 3R teknologia deritzo (Reprocessable, Repairable, Recyclable). Hori lortzeko, lotura dinamiko trukagarriak sartzen dira epoxi erretxinean eta, bertatik, zientziaren arloan bitrimero izena duen material berri bat ateratzen da.

Proiektua hasi zenetik bi urte eta erdi igaro ondoren, CIDETEC Surface Engineering enpresak hiru jarduera nagusitan jarraitzen du lan egiten. Batetik, aeronautika-mailako 3R erretxinak formulatzea eta karakterizatzea, ondoren, RTM prozesuaren bidez, 3R konpositeak eskuratzeko. Bestetik, aurrez inpregnatutako material iraunkorrak lortzea, ondoren, termokonformazioaren bidez, 3R konpositeak eskuratzeko. Azkenik, 3R itsasgarriak garatzea, 3R kontzeptuarekin erabat fabrikatutako osagaiak lortzeko.

CIDETEC lortutako emaitzak ikusita, proiektuko beste bazkide batzuk (hala nola IVW, Eurecat, Ioaninako Unibertsitatea, Coexpair eta Altair) termokonfomazio, konponketa eta soldadura bidezko teknologiak garatzen ari dira, 3R teknologiarekin egindako piezen ekoizpen- eta mantentze-kostuak murrizteko. Une honetan, proiektuko Idec, Sonaca eta Eire bazkide industrialek bi erakusle teknologiko produzitzen ari dira buru-belarri, garatutako material eta prozesuak baliozkotuko dituztenak.

AIRPOXY proiektua Europar Batasunak diruz lagundutako H2020 programaren baitan dago. 2018ko irailean hasi zen, eta 42 hilabete iraungo ditu gutxi gorabehera.

Partekatu

Beste berri batzuk