CIDETEC Surface Engineering enpresak leunketa kimikoa aplikatzen du, aeronautikako piezetan fabrikazio gehigarriaren mugak gainditzeko

Albisteak, Gipuzkoa

AMANECO proiektua hegazkineko bero-trukagailuetan zimurtasuna murrizteko prozesu bat ikertzen ari da, zeinaren geometria konplexua ez baita irisgarria metodo mekanikoen bidez

Kalitate-estandar altuek definitu izan dute beti industria aeronautikoa. Hori horrela, fabrikazio gehigarriak eskaintzen dituen aukeren alde gehien egin duen sektoreetako bat izan da, eta metodo tradizionalekin konpondu ezin ziren erronkak konpondu ditu.

Ildo horretan, AMANECO proiektua bero-trukagailuak garatzen ari da fabrikazio gehigarriaren bidez; bide berriak ari da zabaltzen formari, pisuari eta efizientziari dagokienez, eta horrek aukera emango du aireontzien kostuak eta kontsumoa murrizteko.

Trukagailuen konplexutasun geometrikoak eta piezaren zenbait eremutara iristeko zailtasunek eraginda, behin fabrikatu ondoren ezin izaten da murriztu azaleko zimurtasuna, leuntze mekanikoko prozesuak edo metodo elektrokimikoak baliatuz. Zailtasun hori gainditzeko, CIDETEC Surface Engineering prozesatze kimikoaren osteko metodo bat garatzen ari da gainazalak hobetzeko, zeina baliagarria izango baita fabrikazio gehigarriaren bidez fabrikatutako barne-kanalak eta horma meheak dituzten piezetarako.

Lortek etxeak koordinatzen du Clean Sky 2 esparruaren barruko programa hau, eta SAFRAN enpresak ikuskaturik sortua da. 2022an zehar amaitzea aurreikusten da.

Partekatu

Beste berri batzuk