CITADELek administrazio publikoei lagunduko die beren eraldaketa digitala bukatzen

Araba

Administrazio publikoen eraldaketa digitala hurbil dugu, herritarrak ardatz dituen ikuspegi bati esker, zerbitzu publiko digital eraginkorragoak eta inklusiboagoak bultzatzeko

Citadel_editedCITADEL Europako Batzordearen H2020 proiektuan finantzatutako ikerketa-proiektu bat da, TECNALIA du buru, eta 2016ko urrian hasi zen. Hirschman eta Rokkan ereduak funtsezko printzipio ditu CITADELek zerbitzu publikoari zerbitzu digital eraginkorragoak, inklusiboagoak eta herritarra ardatz dutenak eskaintzeko garaian. Ikuspegi horrek zerbitzu digitalen erabiltzaileen premiak aztertzen ditu, haien gogobetetzea handitzeko eta, aldi berean, zerbitzu publikoak elkarrekin sortzeko prozesuan parte-hartze handiagoa izateko.

CITADEL proiektuaren helburua da arakatzea, monitorizatzea eta aztertzea zer faktorek errazten eta oztopatzen dituzten administrazio publikoko alorretan berrikuntzako eta elkarlaneko gobernuko ekimenak, , haien inpaktua eta arriskua ere kontuan izanda. Teknologia berritzaileetan oinarritutako soluzio baten bidez egiten da prozesu hori, eta soluzio horrek politika publikoak eraldatu nahi ditu, zerbitzu publiko digitalak Europa osoan modu eraginkor eta inklusibo batean ematea errazteko.

Leire Orue-Echevarria Cloud teknologien TECNALIAko arduradunak eta proiektu horren koordinatzaileak adierazi duenez, “proiektu honek administrazio publikoei lagunduko die beren eraldaketa digitala amaitzen, haien zerbitzu digitalak inklusiboago eta denentzako erabilgarriago eginez. Gainera, herritarren laguntzari esker, haiek paper erabakigarriagoa izango dute, baterako sorkuntzaren bidez, zerbitzu publiko hobeagoen garapenean”.

CITADEL bidearen erdian dago, hain justu, eta erritmo onean ari da aurrera egiten. Orain arte, egindako lanak hauek izan ditu oinarri:

  • administrazio publikoak gero eta eraginkorragoak eta herritarrarengan gehiago zentratuagoak egitea ahalbidetzen duten faktoreak azaltzea;
  • zerbitzu publiko digitalen eraldaketa lagunduko duten IKT tresnak praktikan jartzea ahalbidetuko duen eskema bat garatzea, zerbitzuok inklusiboagoak eta herritarrengan zentratuagoak izan daitezen.

Albiste berriak eta informazio gehiago eskuragarri daude haren blogean.

Partekatu

Beste berri batzuk