CONVENTION BUREAU, kongresuen topagunea

Albisteak, Gipuzkoa

Datorren azaroaren 20an, Donostia San Sebastián Turismoako Convention Bureau-k jardunaldi batean parte hartzera gonbidatzen zaitu. Bertan, kongresuek hirian duten garrantziaz eta Donostiara topaketa profesionalak erakartzeko elkarrekin nola lan egin dezakegun hitz egingo dute.

Aitziber López Cortajarena (CIC biomaGUNE), Ana Fernández (BCBL) eta Javier Barriga (Tekniker) izango dira hizlariak. Donostian kongresuak sustatzeko izan dituzten esperientziak partekatuko dituzte, baita horiek dakartzaten erronkak eta aukerak ere.

  • Jardunaldiari amaiera emateko, networking gosari bat egingo da, ideiak partekatzeko eta harreman berriak sortzeko.
  • Azaroaren 20a | 09:00–11:00
  • Joxe Mari Korta Zentroko auditoriuma (EHU)

Animatu eta parte hartu! Eman izena azaroaren 16a baino lehen: Donostia / San Sebastián CONVENTION BUREAU

Convention Bureau Donostia San Sebastián Turismoaren sail espezializatua da. Donostiako Udalaren udal-sozietatea da, eta profesionalei, enpresei, elkarteei eta erakundeei laguntzen die gure hirian kongresuak, konbentzioak eta bilera profesionalak erakartzen eta antolatzen.

Donostia San Sebastián Convention Bureau: kongresuak eta ekitaldi profesionalak erakartzeko doako laguntza

35 urte baino gehiagoko esperientziarekin eta 300 tokiko enpresa elkartu baino gehiagoko sarearekin, doako laguntza pertsonalizatua eskaintzen du prozesu osoan zehar: aholkularitza, hautagaitzak prestatzea, tokiko eragileekin harremanetan jartzea, ikuskapen-bisitak, zabalkundea eta lurraldearentzako ondarea sortzeko laguntza.

Gainera, Enbaxadore programa ere badu. Ekimen horren bidez, Donostiara kongresuak eta ekitaldi estrategikoak erakartzen laguntzen duten profesionalen ekarpena aitortzen da.

Informazio gehiago:

Partekatu

Beste berri batzuk