Menariniren Business Partner gisa sartzeak sendotu egiten du industria biofarmazeutikoaren eta Euskadiko enpresa-, zientzia- eta osasun-sarearen arteko lotura, lankidetzarako aukera berriak zabalduz
Basque Health Clusterrek eta Menarinik lankidetza estrategikorako akordioa sinatu dute. Hitzarmen horren bidez, farmazia-konpainia klusterrean sartuko da Business Partner gisa, industria biofarmazeutikoaren eta Euskadiko biozientzien eta osasunaren arloko sarearen arteko lotura indartzeko eta berrikuntzarako zein lankidetzarako aukera berriak sustatzeko helburuarekin.
Menarini sartzea beste urrats bat da farmazia-sektoreko erreferentziazko enpresak eta Euskadiko osasun-ekosistemako eragileak elkarrengana hurbiltzeko bidean. Lankidetza horren bidez, ezagutzaren trukea, sinergien identifikazioa eta sektorearen garapenean eta lehiakortasunean lagunduko duten aukerak sortzea sustatu nahi da.
Aliantza horren bidez, bi erakundeek gaitasunak, ezagutza eta esperientzia hurbiltzeko lan egingo dute, farmazia-industriaren, bioteknologia-enpresen, ikerketa-zentroen, osasun-arloaren eta beste eragile estrategiko batzuen arteko lotura erraztuz. Erronka partekatuak identifikatzea, lankidetzarako bide berriak aztertzea eta osasunaren arloko berrikuntzaren aurrerapenean laguntzea izango ditu helburu harreman horrek.
Akordioak etorkizuneko lankidetza-guneak sustatzea aurreikusten du, ezagutza partekatzeko, ekimen berritzaileei ikusgarritasuna emateko eta sektoreko eragileen arteko topaketak bultzatzeko. Aukera horiei esker, harremanak estutu, interes komuneko arloak identifikatu eta Menariniren eta Basque Health Clusterreko erakunde elkartuen arteko lotura berriak sustatu ahal izango dira.

Joaquim Puig Menarini Españako Public Affairs & Market Access zuzendariaren hitzetan, «Basque Health Clusterreko Business Partner gisa integratzea funtsezko urratsa da Euskadiko osasun-ingurunearekin loturak sendotu eta estutzeko gure ibilbide-orrian. Ingurune hori erreferentziazko gune bihurtu da, eta osasunaren arloan erabateko garrantzia du. Menarinin erabat sinetsita gaude aurrerapen zientifikoa eta asistentziala lankidetza irekiaren eta eragileen arteko sinergien bidez soilik lor daitezkeela. Aliantza estrategiko honek kanal pribilegiatu eta noranzko bikoa eskaintzen digu gaitasun osagarriak batzeko, ezagutzaren eta talentuaren etengabeko trukea sustatzeko eta eragin handiko proiektu berritzaileak elkarrekin sortzeko. Gure helburua da osasun-sistema osoari benetako balio erantsia eta iraunkorra emango dioten irtenbide zehatzak sortzea, pazienteen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko».
Bestalde, Asier Albizu Basque Health Clusterreko presidenteak honako hau nabarmendu du: «Menarini Business Partner gisa sartzea aukera bikaina da farmazia-industria Euskadiko biozientzien eta osasunaren sektore osora hurbiltzen jarraitzeko. Ibilbide eta esperientzia handiko enpresak gure artean izateak eragileen arteko loturak indartzeko, aukera berriak identifikatzeko eta sektore osoari balioa emateko gaitasuna duten lankidetza-guneak sortzeko aukera ematen digu. Aliantza honek harremanak estutzen, ezagutza partekatzen eta gure enpresa-sarearen berrikuntza eta garapena bultzatuko duten baterako lanerako bide berriak zabaltzen laguntzea nahi dugu».
Inkorporazio honekin, Basque Health Clusterrek Euskadiko biozientzien eta osasunaren sektoreko nodo estrategiko gisa duen zeregina indartzen jarraitzen du, industria, ezagutza eta osasun-arloko eragileak konektatuz eta sektorearen berrikuntza, lehiakortasuna eta garapena bultzatzen lagunduko duten aliantzak sustatuz.