ABB eta Irisbond enpresek gaur aurkeztu dute elkarlanean garatutako aplikazioaren lehen erakustaldi praktikoa. Robotak “eye-tracking” teknologiaz kontrolatzeko gailu bat da eta BIND 4.0 programaren barruan garatutako elkarlanaren emaitza da
ABB eta Irisbond enpresek gaur aurkeztu dute elkarlanean garatutako aplikazioaren -robotak begiradaz kontrolatzeko gailu baten- lehen erakustaldi praktikoa. Bi konpainiek Bind 4.0 programaren babespean garatutako lankidetzaren emaitza da garapen hori. Eusko Jaurlaritzak 2016an abiarazi zuen BIND 4.0 programa, lankidetza sustatzeko startupen eta Euskadin presentzia garrantzitsua duten enpresa trakziogileen artean.