Digital Ingeniería y Gestión, AJL Ophthalmic eta BTI Biotechnology Institute Arabako Berrikuntza Sarien lehen edizioko irabazleak
- Arabako Parke Teknologikoak eta SEA Arabako Enpresarien elkarteak sustatu dituzte sariok.
- 200dik gora enpresak hartu zuten parte sari banaketa ekitaldian.
Arabako Parke Teknologikoak eta SEA Arabako Enpresariek sustatutako Arabako Berrikuntza Sarien lehen edizioak, Digital Ingenieria y Gestión (microenpresa kategorian), AJL Ophthalmic (enpresa txikien kategorian) eta BTI Biotechnology Institute (enpresa txiki eta ertainen kategorian) saritu ditu berrikuntza arloan egindako lanagatik. Sari banaketa ekitaldia Arabako Parke Teknologikoan egin da.
Sarion lehen edizio honetara 36 enpresa aurkeztu dira guztira, 41 proiektu berritzailerekin; proiektuok sektore desberdinetakoak izan dira eta epaimahai tekniko batek aztertu ditu.
Digital Ingenieria y Gestión konpainiaren proiektuak, ohiko aplikazio kartografikoetarako, prezisiozko nekazaritza, seguritatea eta hiri adimendunetarako datu bilketa handirako sistema baten garapena du oinarri. Proiektua Araban garatua izan da, bere osotasunean, beste enpresa eta I+G zentrorekin lankidetzan, eta lurralde horretan lanpostuak sortzen lagundu du.
AJL Ophthalmic konpainiak, bere aldetik, glaukomarako inplante berri baten diseinu eta garapenagatik lortu du saria.Produktu berri honek aukera berriak eskaintzen ditu, orain arte ezagutzen ziren soluzioak baino merkeagoak. Nazioartean ezaugarri sozial handia duen proiektu honek konpainiaren langile kopurua handitzen lagundu du.
Erdi mailako enpresa eta enpresa handien kategorian azkenik, BTI BIOTECHNOLOGY INSTITUTE enpresak lortu du saria, begiko zenbait gaixotasunen tratamendurako sortu duen produktu bati esker. Hazkuntza faktoreetan aberatsa den kolirio hau begi-lehorraren sindromean, kornea transplanteetan, ultzera, zein erreduratan da erabilgarri. Aztertutako emaitzek erakusten dute Endoret kolirioa dela begiko zenbait gaixotasunetarako tratamendurik eraginkorrena, zelulen birsorkuntzarako gaitasun handiagoa duelako. Proiektuak patente propioa du bere garapenerako eta munduan proiektu bakarra bihurtu da.
Urtero egingo diren sari hauen bidez, Arabako Parke Teknologikoak eta SEA Arabako enpresarien elkarteak lurralde horretako enpresek egiten duten lana goraipatu nahi dute, berrikuntza lehentasunezko balio erantsitzat duten enpresak hain zuzen ere.