Donostia Campusak Fabrikazio Aurreratuaren eta Makina-Erremintaren Kongresu Nazionala hartuko du

Albisteak, Araba

2025eko urriaren 29tik 31ra, Euskadiko Parke Teknologikoko Donostia Campusak Fabrikazio Aurreratuaren eta Makina-Erremintaren Kongresu Nazionalaren XXIX. edizioa hartuko du, industria aurreratuaren eta digitalaren esparruan Estatuak egiten duen topaketa teknologiko nagusia

Oraingo honetan, ekitaldiak ehun hitzaldi baino gehiago eskainiko ditu, dibulgazio-, zientzia-, segurtasun- eta zibersegurtasun-alderdiak jorratuko dituen programa laukoitz batean banatuta.

Kongresuak etorkizunaren fabrikaren ikuspegi integrala eskainiko du, teknologia disruptiboak, robotika eta automatizazioa, fabrikazio gehigarria, talentuaren kudeaketa, jasangarritasun industriala eta ingurune adimendunetako segurtasuna, besteak beste.

Berrikuntza gisa, aurten zibersegurtasunari buruzko biltzar berezi bat egingo da aldi berean, arlo horretako azken joerak eta erronkak ezagutzeko.

Besteak beste, Telefónica, Siemens, Nicolás Correa, Aernnova, Fagor Automation, Danobatgroup, Airbus, Indra, SAPA eta Tecnalia enpresek hartuko dute parte programan. Era berean, ospe handiko hizlariek parte hartuko dute, horien artean Marc Vidal, eraldaketa digitalean hizlari eta aholkularia, zeinak inauguratuko baitu ekitaldia, industriaren eta berau bultzatzen duten pertsonen berehalako erronkei buruzko hitzaldi batekin.

Beste hizlari nabarmen batzuk hauek izango dira: Genís Roca, kultura digitalean aditua; Raül Blanco, SAPAko Estrategiaren zuzendari exekutiboa; Nerea Urcola, aholkularia eta pertsonen garapenean trebatzailea; eta Jon Sistiaga kazetaria, etorkizun industrialari buruzko ikuspegi gizatiar eta estrategikoa emango duena.

Partekatu

Beste berri batzuk