Donostiako Teknologi Elkartegiak “Interneten etorkizuna, hau da, IPv6-rako bidea prestatzen” izeneko Jardunaldia hartu du

Gipuzkoa

Igarotako martxoaren 9an “Interneten etorkizuna, IPv6-rako bidea prestatzen” izeneko jardunaldia izan zen Donostiako Teknologi Elkartegian, erantzun oso onarekin entzulegoaren aldetik.

Aurkezpenean Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak Pedro Luis Ariasek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jakintzaren Gizartea eta Berrikuntza sailaren zuzendari nagusiak Anjel Irastorzak, GAIA-ko zuzendari nagusiak Tomas Iriondok eta Donostiako Teknologi Elkartegiko zuzendariak Lucio Hernandok parte hartu zuten.

Jordi Palet izan zen hizlari nagusia, “6Deploay” delako EB-ren egitasmoaren koordinatzaile gisa, honen helburua interneteko protokolo berri hau ahalik eta arinean martxan jartzea dela.

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa sailaren menpean dagoen I2basque-k akademia sareak antolatutako jardunaldiak Euskadiren partaidetza IPv6-aren Munduko Egunean, 2011ko ekainaren 8an, bultzatu nahi du.

Gaur egun ezagutzen ditugun internet helbideak desagertzear daude. 2011ko otsailaren 3an Interneteko Zenbakien Esleipenerako Agentziak (IANA-k) Miamin izandako ekitaldi batean mundu guztiko IPv4-ko azken helbideak eman zituen sinbolikoki.

Internetekin lotuko diren terminalak eta sensoreak gero eta gehiago diranez gero, IPv6-rako bidea edo transizioa derrigorrezkoa da, eta Interneten Munduko Eguna, gutxienez 24 ordu iraungo dituen test bat da baina betiko aktibatuta geratu daiteke. Google, Facebook, Yahoo!, Akamai eta Limelight Networks bezalako elkarteak izango dira egun horretan IPv6-ari buruzko euren edukiak erakusten.

Donostiako Jardunaldira joandako lagunak 200etik gora izan ziren, Euskadiko administrazioetako saretakoak (Jaurlaritza, Aldundiak eta Udalak), tresneria eta Internetekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten arloko enpresetakoak eta i2basque-ren bazkideak diren akademia eta B+G+i-aren arloetako erakundeetakoak, hain zuzen ere.

Bertan bildu zirenei bialdutako erronka zera da: IPv6-aren Munduko Egunean parte har dezatela eta Euskadi aintzindari izatea Internetaren hurrengo belaunaldiaren protokoloen zabalkundean eta erabileran.

Partekatu

Beste berri batzuk