EAEko 800.000 etxek 100 megako Interneteko sarbidea izango dute Euskaltelen Zuntz Optikoko sarearekin
- Euskaltelek beste pauso bat eman du EAEn Internet garatzeko eta IKTak dinamizatzeko: azken teknologietarako sarbidea guztien eskura jarri du. 100 mega hilean 24,9 € ordainduta, betiko.
- ONA merkaturatuta, Interneten belaunaldi berria guztion esku egongo da: telekomunikazioetan aurrezteko formula berria izango dute EAEko etxe eta enpresa guztiek.
Euskaltelek, EAEko telekomunikazio-merkatuko lider izanik, eta bere komunitatearekin duen konpromisoari eutsiz, beste pauso bat eman du EAEko etxe eta enpresei kalitate eta prezio oneneko telekomunikazio-zerbitzuak emateko. Estrategia eta konpromiso horri esker, estatuko autonomia-erkidegoen artean lehen tokian eta Europan punta-puntan izango da EAE —Europako herrialde batzuetan, Interneteko zerbitzu aurreratuenak abiadura ultrazkarrean eskaintzen dizkiete herritar guztiei—.
Gaurtik hasita, EAEko 800.000 etxek 100 Mb/s-eko abiadura ultrazkarra izango dute Interneten, Euskaltelen gaitasun handiko sareari esker. Gainera, ONA produktuaren bidez, etxe eta enpresa guztiek ordaintzeko moduko prezioan izango dute zerbitzua (hilean 24,9 euro).
Produktu askoko eskaintza hau merkaturatuta, jauzi kualitatiboa eman du Euskaltelek eta, horri esker, gaitasun handiko sareetarako sarbide handiena duen autonomia-erkidegoa da EAE estatuan, eta Europako herrialde aurreratuenen —hala nola Suitzaren, Belgikaren, Herbehereen eta Luxemburgoren —pare dago zerbitzu horretan.
Bezero berrientzako nahiz lehendik bezero direnentzako produktua da ONA, produktu askoko eskaintza sinple eta erakargarria. Segmentu guztiak estaltzea du helburu, betiere zuntz optikoaren bezeroaren premietara ahalik eta ondoena egokituta. Hona hemen ONAren malgutasunaren adibide bat: Internet eta edozein tarifa finko duen mugikor bat izanez gero, betiko aurreztu daiteke ONArekin, ez baita sustapen bat. Beste mugikor bat edo Euskaltelen HDko telebista izanez gero etxean edo enpresan, are gehiago aurrezten da.
Berrikuntzaren aldeko apustua egiten du Euskaltelek, eta azken teknologiak bere bezeroen eskura jartzearen aldeko apustua, zerbitzuaren bikaintasuna bermatuta. Hori dela eta, Zuntz Optiko bidezko Interneteko sarbidea aldatzeko lehen neurriak hartu ditu, urrats bat gehiago egin eta lehiatzeko abantaila izateko, bezeroen egungo beharretara hobeto egokitzen diren produktuak eskainiz, bai abiadurari eta bai prezioari dagokienez.
Malgutasuna eta aurrezkia guztientzat, betiko
ONAk abantaila esklusiboak eskaintzen dizkie beste produktu batzuk —hala nola telefonia mugikorra edo Premium TB Digitala— dituzten edo kontratatzen dituzten Euskaltelen Interneteko bezeroei. Hau da, ONAren abantailak ez dira orain kontratatzen dutenentzat bakarrik; gaur egun bezero direnentzat ere balio du.
ONAren abantailetako bat da aurreztu egiten dela: zenbat eta produktu gehiago kontratatu faktura bakarrean, orduan eta gehiago aurreztuko du bezeroak. Horregatik, Internetez gain telefonia mugikorra eta Premium TBa dituztenek are gehiago aurreztuko dute.
ONAren beste berrikuntzetako bat haren malgutasuna da; malgutasun horri esker, tarifak, abiadurak eta gustuko kanalak hautatu eta konbinatu ditzake bezeroak, etxearen edo enpresaren beharrei ondoena egokitzen zaizkienak.
ONA guztientzat diseinatu da, bezero berrientzat nahiz lehendik bezero direnentzat, partikular nahiz enpresentzat, eta, gainera, ez da aldi baterako sustapen bat, eta ez du irauteko konpromisorik.
ONAren aukera aurreratuenari esker, zuntz optikoa duten bezeroek benetako 100 mega izango dituzte Interneten, hilean 24,9 euro ordainduta. Eta 20 megako Oinarrizko Interneterako sarbidea, hilean 18,9 euro ordainduta.