EBk bateriaren Europako ekosistemaren erreferentziazko agente gisa nabarmendu du CIC energiGUNE bi txostenetan

Albisteak, Araba

Euskal zentroa Europa mailako “I+G eragile garrantzitsuetako” bat da Li-ion baterien balio-katean, Europako Batzordeak egindako “Automobilgintzarako egoera solidoko bateriak” txostenaren arabera

Gainera, CIC energiGUNE buru duten SAFELiMOVE eta HIGREEW proiektuak –eta baita bazkide nagusi gisa parte hartzen duen SUBLIME ere– Europako Batzordearen “Bateria jasangarrien” txostenean ageri dira, iraunkortasun-baldintzak lortzen laguntzen duten ekimen nabarmen gisa

CIC energiGUNE, baterietan, energia termikoko soluzioetan eta hidrogenoan erreferentea eta Basque Research & Technology Alliance-BRTAko kidea den euskal ikerketa-zentroa, Europako egoera solidoko baterien balio-kateko hamahiru “I+G eragile garrantzitsuetako” bat da, Europako Batzordeak “Automobilgintzarako egoera solidoko bateriak” proiektuaren barruan eskatutako txostenak jasotzen duenez.

Gainera, CIC energiGUNE buru den proiektuetako bi, SAFELiMOVE eta HIGREEW proiektuak “Bateria Jasangarrietarako Ikerketa eta Berrikuntza” txostenean sartu dira, Europan egiten diren Bateriek EBk eskatzen dituen jasangarritasun-baldintzak lortzen laguntzen duten ekimen nabarmen gisa. Horizon2020 proiektu sorta horren parte da, halaber, euskal zentroa funtsezko bazkide duen SUBLIME ekimena.

Automobilgintzarako egoera solidoko bateriak” txostena Alemaniako Fraunhofer Institute of Systems and Innovation Research erakundeak egin du, eta ibilgailu elektrikoetarako egoera solidoko Li-ion baterien ikerketaren eta garapenaren Europako testuingurua aztertzen du modu espezifikoan. CIC energiGUNEz gain, Frantziako, Alemaniako, Herbehereetako eta Belgikako beste hamabi erakunde garrantzitsau agertzen dira zerrendan.

CIC energiGUNEren presentzia indartu egin da, gainera, SAFELiMOVE proiektua eremu horretako Europako ekimen nagusien zerrendan sartu delako. SAFELiMOVEren buru CIC energiGUNE da, eta helburua egoera solidoan dagoen elektrolito batean oinarritutako teknologia berri baten garapena ikertzea da, litiozko bateria seguruagoa, fidagarriagoa eta prestazio altuagokoa sortzeko. Proiektu-zerrenda horretan 8 proposamen baino ez dira sartu, eta bateria-gelaxken belaunaldi berria egoera solidoan ikertzen duen eta euskal zentroa funtsezko bazkidea den SUBLIME ekimena horietako bat da.

Horrela, SAFELiMOVE eta SUBLIME “Bateria Jasangarrietarako Ikerketa eta Berrikuntza” txostenean sartu dira. Txosten horretan, 2050erako Europako ekonomia iraunkor eta lehiakor bihurtzeko EBk eskatzen dituen jasangarritasun-baldintzak lortzen laguntzeko duten gaitasunagatik nabarmentzen diren Horizon2020 Europako proiektu nagusiak jasotzen dira. Zerrenda horretan agertzen da, halaber, CIC energiGUNE buru den HIGREEW ekimena. Ekimen horren helburua, klima-aldaketaren eragina arintzen lagunduko duten % 100eko erredox fluxu jasangarriko bateria organikoen diseinua erraztea da.

Azpimarratu behar da SAFELiMOVE eta SUBLIMEren kasuan, EBk “Egoera Solidoko Baterietarako Aukera handiko Proiektuak” atalean nabarmentzen dituen lau proiektuetako bi direla, eta horrek CIC energiGUNE funtsezko eragile gisa jartzen du arlo horretan. Europar Batasunaren ikerketen arabera, egoera solidoko elektrolitoa duten baterien industriak 23.000 milioi euroko tamaina izango du merkatuan 2029an. Izan ere, oztopo teknologiko nagusiak konponduz gero, ibilgailu elektrikoetarako egoera solidoko baterien eskaria 2022rako aurreikusitako 200 MWh-tik 2025erako aurreikusitako 2 GWh-ra igoko da.

Bestalde, HIGREEW “Eguzki-energia eta energia eolikoa eskuratzeko Redox Flow bateria-proiektuak” atalean hautatutako 4 proiektuetako bat da. Guztira, Europako Batzordeak 18 ekimen baino ez ditu sartu baterien jasangarritasunari buruzko txostenean. Txosten horren bitartez, EBko barne-merkatuaren lehiakortasuna indartzeko, hornidura-katearen erresilientzia handitzeko eta baterien ekoizpenak gizartean eta ingurumenean duen eragina murrizteko oinarriak ezarri nahi ditu.

Partekatu

Beste berri batzuk