ELKARGI berriak arrakastaz eta oso azkar osatu du bat-egiteko prozesuaren ondoriozko integrazioa

Gipuzkoa

Bat egin duten bi erakundeetako lantaldeen integrazioa osatu da, eta lanpostu guztiei eutsi zaie

Elkargi - Pío Aguirre (Dr. Gral) y Josu Sánchez (Presidente) 22016ko irailaren 30ean, ELKARGI SGR erakundearen eta OINARRI SGR erakundearen Batzar Nagusiek aho batez onartu zuten elkarrekiko bi berme-sozietate horiek bat-egitea. Bat-egitea onartu, eta ELKARGI berria sortzea baimendu zutenetik, sei hilabete eskas pasa direnean, emaitzazko sozietateak arrakastaz eta oso azkar osatu du integrazioa. Datorren apirilaren 5ean, bat-egitearen emaitzazko erakundeko bazkideen lehen Batzar Nagusia egitearekin emango zaio amaiera prozesu horri.

Indarrean dagoen legerian oinarrituta estamentu publikoek eskatzen dituzten legezko tramiteak betetzen hiru hilabete eman ondoren, eta Merkataritza Erregistroan inskribatu ostean, sozietate berria operatibo geratu zen 2017ko urtarrilaren 1ean, eta ELKARGI markaren pean garatzen du bere abal- eta finantza-jarduera. Lehenago, urriaren 20an egindako bileran, erakundeko Administrazio Kontseiluak erabaki zuen Pío Aguirre izendatzea zuzendari nagusi berri.

Era berean, Izendatze eta Ordainsari Batzordearen aldeko txostenarekin, joan den urtarrilean osatu zen ELKARGI berriaren Administrazio Kontseilua. Administrazio Kontseilu hori 17 kidek osatzen dute; horietako 12 ELKARGITIK datoz, 4 OINARRITIK datoz eta 1 Eusko Jaurlaritzak izendatu du. Josu Sánchez hautatu zuten presidente, eta José Ignacio Gárate, Eduardo Junkera eta Carlos Illarramendi, presidenteorde.

Bestalde, joan den otsailaren 1ean egindako Administrazio Kontseiluaren bileran, eta Banco de Españak agintzen duena betetzeko, ELKARGI berriak Kontseiluaren batzorde berriak izendatu zituen: Batzorde Betearazlea, Ikuskapen eta Arrisku Kontroleko Batzordea, eta Izendapen eta Ordainsari Batzordea.

Aldi horretan, ELKARGI berriak bat egin duten bi lantaldeen integrazioa osatu du, eta lanpostu guztiei eutsi die. Horrez gain, operatibo geratu diren lau bulegoen artean banatu da giza taldea (Bilbo, Donostia, Iruñea eta Gasteiz). Bat-egiteak ekarri dituen egitura-aldaketen artean nabarmentzen dira Merkataritza Zuzendaritza baten sorrera eta Gizarte Ekonomiako Arlo baten sorrera.

ELKARGIk aurrez 37 urteko historia du, eta, eratu zen unean, Estatuko lehen elkarrekiko berme-sozietatea izan zen, eta Europako garrantzitsuenetako bat; horrenbestez, ELKARGI berria ezaguera bereziarekin jaio zen: ia 15.000 enpresa elkartu, 1.000 milioi euro indarrean dauden abaletan eta 6.100 milioiko historikoa, ia 110 milioi bere baliabideetan eta % 15 inguruko kaudimen-ratioa. Bat-egitea lagungarria izango da enpresa txiki eta ertainen, mikroenpresen, ekintzaileen eta autonomoen enpresa-finantzaketa hobetzeko. Bestalde, bat-egitearen bidez, iraunkortasunaren erronkari aurre egiteko behar besteko bolumena izango duen elkarrekiko berme-sozietatea finkatu nahi izan da, finantza-erakundeekin eta beste erakunde batzuekin negoziatzeko ahalmena izango duena, baita arras espezializatuta dauden merkatu berriekin ere.

Partekatu

Beste berri batzuk