Elkargik 4 urteko hazkundea sendotu du %20tik gora, eta finantza konponideen aldeko apustua egia bihurtu du, enpresetan pentsatuz

Albisteak, Gipuzkoa

2022an Elkargik 455 milioi euroko zenbatekoa eta ia 3.700 eragiketetan finantzatu du, aurreko ekitaldiarekiko % 23ko hazkundearekin

Bere hazkundea sendotu du, hazten ari diren enpresa ertain eta handientzako konponbideak dibertsifikatuaz, 100 milioi inguruko finantzaketarekin

Startup-entzako finantzazioa bultzatzen du eta bereziki Gipuzkoan arrakasta handiarekin 7 milioira arte, Eusko Jaurlaritzaren `Aurrera´ programaren bidez

3.700 finantzaketa-eragiketa baino gehiagori dagokien zenbatekoaren ia % 55 inbertsio-proiektuetarako erabili da     

Joan den 2022an, Elkargik 455 milioi euro baino gehiagoko eragiketak finantzatu ditu, hau da, aurreko ekitaldian baino % 23 gehiago eta ia 3.700 eragiketekin. Erakunde honek inoiz lortu ez duen zifra bat, krisi bati erantzuteko ez bada izan; hala nola, 2020ko pandemia berria edo 2009ko finantza-krisia.

Zifra hau erakunde berritu baten islada da eta bere lehikortasunaren hobekuntzan lanean dabilenarena. Beste edozein enpresetan bezala, gainera, jarraipena behar duena. Elkargik bere hazkunde iraunkorra sendotzen du eta produktu berriak garatu ditu, merkatuan jarri dituen finantza-soluzioen bidez, tamaina eta sektore guztietako enpresen neurrira eginda daudenak.

Elkargi, hazkunde prozesuan dauden enpresa ertain eta handien finantzaketan lankidetzan aritu da eta ia 100 milioi euroko finantzazioa ahalbidetu du, enpresa erabakiaren muinean jarrita. Azken urteotan, Elkargik akordioak erakunde ezberdinekin garatu ditu, hala nola Europako Inbertsio Bankuarekin, ICO erakundearekin, Cofidesekin (nazioartekotze-proiektuetarako), Sepidesekin edo bere FINdustria produktua; honen bitartez, enpresei babes finantzarioa ematen zaie `sale & lease-back´ bitartez.

Josu Sánchez presidentearen hitzetan, “honek ahalegin berezia eskatzen die Elkargiko profesional guztiei, etorkizunean gure bazkideei finantza-produktu eta -zerbitzu berritzaile eta osagarriak eskaini behar dizkietelako, enpresa ehunari are balio handiagoa emateko eta neurrira egindako konponbideak dituzten enpresen tamaina guztietara iristeko”.

Zuzendari nagusiaren iritziz, Zenón Vazquez Irizarren aburuz “finantza-hub bat izan nahi dugu, enpresek bertara jo dezaten beren finantza-kezkei irtenbideak bilatzeko, ekarpen handia egin diezaiekegu-eta. Gure enpresak dira, eta zor diegu. Finantza-balio erantsiko produktu eta zerbitzuak dibertsifikatzearen aldeko etengabeko apustuak “gure bazkideen finantza-egitura indartzen laguntzen du, bai eta haien kudeaketa ekonomiko-finantzarioa hobetzeko tresnak gehitzen ere. Hau, gainera, herrialdeko enpresen erronka handienetako bat da zalantzarik gabe”, Vázquez Irizarrek ondorioztatu duenez.

Sektore guztietara zabaldutako inbertsioa eta enpresa guztietara, ETEetatik haratago

Elkargik urratsak eman ditu ere profesional autonomo, ekintzaile eta startup-ei ere finantzatzeko bidean. 2022an, 7 milioi euro inguru bideratu dira enpresa sortu berri eta oinarri teknologiko berriak garatzeko proiektuetara, 140.000 € inguruko batez besteko tiketekin. Zenón Vázquez Irizarren hitzetan, “finantza-esparrutik laguntzen diegu, bai eta haien beharrak identifikatzen ere, beren finantza-funtzioa profesionalizatzen eta beharrezko finantzaketa bilatzen lagunduz; hala badagokio, finantzaketa-errondetan parte hartzen dugu ere”.

Berrikuntzarekiko hurbiltasun hori bat dator industria-ekintzailetza babesteko programarekin (PAEI), Next EU funtsen bidez. Honen bitartez, Elkargik 80 milioi euro inguru finantzatu ditu. Aipagarria da baita ere, bere berrikuntza-funtsa, finantzaketa alternatiboa eta tasa-finkoa duena. Biak, enpresa txiki-ertainei bideratuta. Horren ondorioz, Elkargik oinarri erabat berritzaileko 100 proiektu lagundu ditu, 30 milioi euro inguruko zenbatekoan. Gainera, ekonomia berreskuratzeko eta eraldatzeko proiektu estrategikoen esparruan (PERTE), Elkargik 45 eragiketa finantzatu ditu, 15 milioi euro inguruko zenbatekoarekin, ibilgailu elektrikoa eta konektatua (VEC) berariaz finantzatzeko.

Aipatzekoa da Elkargik kultura bezalako sektoreei finantzaketa indartzeko egin duen irekiera, Ibaia euskal ekoizleen elkartearekin izan duen lankidetzari esker, industria zinematografikoa eta ikus-entzunezkoa bultzatzeko. Izan ere, industria horrek hazkunde garaiak bizi ditu, cifra “errekorra” mugitu du, arte-, jolas-, zein entretenimenduko-jardueretarako.

2022ko 3.700 eragiketetarako finantzatutako 455 milioi euro horietatik, % 53 inbertsiora bideratu dira, 2021eko ekitaldian baino 12 puntu gehiago. Ehuneko hori Elkargik indarrean duen 1700 milioi euro baino gehiagoko finantzaketan inbertsioak duen batez besteko pisu erlatiboaren gainetik dago. Zifra horrek ere, berretsi egiten du herrialdeko enpresa ehunaren indarra, nahiz eta energia-kostuen, tasen igoeren edo Ukraniako gerraren koiuntura zaila izan eta aldagai hauek guztiek, eragin zuzena duten bilakaera makro ekonomikoan.

Gainerako finantziazioa zirkulatzaile beharrei erantzuteko erabili da, ia 100 milioi eurorekin, eta urtean izan duen pisu erlatiboa nabarmen murriztu da, aurreko bi ekitaldietan likidezia-injekzio handia eman ondoren, bai eta abal teknikoak emateko ere, hirugarrenen aurrean kontratuak betetzeko.

Finantza-soluzioak balioekin

Bi urtez COVID maileguekin aktibitate handia izan ondoren, aurten maileguak berritzeko aukerari heldu dioten enpresak 527 izan dira, 52 milioi eurotik gorako zenbatekoarekin. Hala ere, Elkargiren berankortasun-tasa jaitsi egin da, finantza-sistemaren batez bestekoaren azpitik.

Elkargik berrituatik, enpresa ehunean kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren inguruko aldaketa kulturala sustatu nahi da. Aldaketa, bere 22.700 enpresa bazkideen prestaketa hobetuago bat bilatu asmoz, euren tamaina dena delarik ere, zalantzazkoa den etorkizunari garantia handiagorekin aurre egiteko.

 

Partekatu

Beste berri batzuk