Elkargik bere 35. urteurrena ospatu du enpresa txiki eta ertainen finantza-aliatu nagusitzat

Gipuzkoa

ELKARGI SGRek, 2014an, 190,7 milioi euroko abalak formalizatu ditu, aurreko urtean baino %7,7 gehiago.
ELKARGIk SGR guztientzako berariazko araudi bat eskatzen du, finantza- eta kreditu-erakundeetatik bereiztua.
Josu Sánchez: “guztion onura antolatzeko erari buruzko hitzarmen edo itun sozialaren falta sentitzen dugu”

ELKARGI 1Eratu eta 35 urteren ondoren, ELKARGI SGR, oraindik ere, enpresa txiki eta ertainen finantzaaliatu nagusia da. Finantzaketa eskuratzea ahalbidetzen die, arrazoizko bideragarritasun itxaropenekin, finantzatzailearengan nolabaiteko arrisku-pertzepzioa sortzen duten proiektuei.
ELKARGI SGRek joan den apirilaren 16an bere 35. urteurrena ospatu zuen, eta % 7,7ko gehikuntzaz itxi zuen abal-emaile gisa izandako 2014ko jarduera.
Horiek dira Josu Sánchezek eta Víctor Ibarrechek (ELKARGIko Presidenteak eta Zuzendari Nagusiak, hurrenez hurren) egindako txostenetan jasotako mezuetako batzuk, Bazkideen Batzar Nagusian aurkeztutakoak. Batzar hori gaur goizean izan da Donostiako Kursaalean. Horietan,
ekonomia- eta finantza-egoerari buruzko azterketaz gainera, Sozietatearen magnitude nagusiek izandako bilakaera adierazten da.
Jarduera abal-emaile gisa
ELKARGI SGRek, 2014an, guztira 190,7 milioi euroko abalak formalizatu ditu. Guztizko horretatik, % 27,8 inbertsioetarako finantza-abaletan gauzatu zen, % 40,3 zirkulatzailebeharretarako eta gainerako % 31,9 abal teknikoetarako. Egungo arrisku bizia 880 milioi eurokoa da (Estatu osoko SGR guztiek dutenaren %19a), % 7,9ko murrizketa izan da aurreko urtearekiko. Guztizko arriskua 3.687 enpresatan dago bilduta. Horietatik, % 53 industriasektoreari dagozkio, eta % 92, 100 langile baino gutxiagoko enpresak dira.
Jarduera abal-emailea egiteko, ELKARGI, EGEk bere arriskuen estaldura partziala du, bai Eusko Jaurlaritzaren aldetik, bai Compañía Española de Reafianzamiento (CERSA) erakundearen aldetik. Gainera, Europar Batasunaren zeharkako lankidetza du, Europako Inbertsio Funtsen bitartez. Estaldura horiek 376,3 milioi euroko arrisku garbia dagoela adierazten dute.
Zenbateko horrek, 88,3 milioi euroko baliabide propioen bolumenerako, % 14,6ko kaudimenkoefizientea ahalbidetzen du, dagozkion haztapenak egin ondoren.
Indize makroekonomikoek adierazten duten hobekuntza gora-behera, enpresa-ehunaren zati handi bat (gehienak enpresa txiki eta ertainak) oraindik ere ahul dago, inbertsio-proiektu berriei aurre egiteko indar gutxirekin. Enpresa horiek, hori bai, etapa berri honi ekiteko
borondate irmoa dute.
Enpresa txiki eta ertainen finantza arazoei konponbide hoberenak lortzeko asmoz, eta bankukontzentrazioko ereduaren aurrean, beharrezkoa da garantia-sistema sendoa eratzea, dimentsio handiagoa izango duena. Garantia-sistema, ekonomia errealaren finantzaketa bultzatzera bideratu behar da, lankidetza publiko-pribatuak emango dituen programa autonomiko, estatu mailako eta europarretan gauzatu daitekeena.
Aholkularitza-jarduera
Orain dela urtebete, ELKARGI SGRek, arrazoi estrategikoengatik, Elkargi Consultores filiala eratu zuen. Horrek jardueraren egituratze berria ekarri zuen berekin; ordura arte, Elkargiko Aholkularitza eta Finantza Zerbitzuen Sailaren esku zegoena.
Elkargi Consultoresek jarduera abal-emailearen bestelako jarduera garatzen du, baina horren osagarria da. Enpresa txiki eta ertainei zuzendutako dago: Zuzendaritzako aholkularitza; ekonomia- eta finantza-arloa; lege- eta zerga-arloa; Corporate Finance; Familia Enpresa eta
Prestakuntza (Finantza Ikasgela, Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboa –FZPE–, Deusto Business School eta abarrekin batera ematen dena).
Jardunean aritu den lehen urtean, ECk emaitzen kontuan orekari eutsi dio, aholkularitzazerbitzuak egin dizkio 165 enpresari, eta enpresako 717 gerente eta arduradunaren finantzaprestakuntza sendotu du.
Batzar Nagusiaren aurreko hitzaldiak
Bazkideen Batzar Nagusiaren aurrean izandako hitzaldian, ELKARGI SGRko Presidenteak nabarmendu egin du Marco Pinedaren izendapena, datorren uztailaren 31tik aurrera, Sozietatearen etorkizuneko Zuzendari Nagusi gisa, Víctor Ibarreche ordezteko, eta biziki eskertu dizkio horrek egindako zerbitzuak. Esan duenez, “Marco Pinedak enpresa- eta finantzakudeaketaren arloan ibilbide luzea eta arrakastatsua izan du, eta ziur gaude ELKARGIn izango duen ibilbidea harena bezain bikaina izango dela”. Josu Sánchezek esan du liburu berri bat idazten hasia dela: “ELKARGIren liburua”.
Ekonomia- eta finantza-agertokiari dagokionez, lehendakariak zera esan du: “Gure enpresaehunak atzerapausorik ez duen egoera bati aurre egin beharko dio, eta, horretarako, berrikuntza protagonista izango duten planteamendu berriei ekin behar zaie. Gure enpresek, oro har, aupada horri aurre egiteko baldintzak betetzen dituzte: enpresa-kudeaketan hobeak dira; kanpora irekiagoak daude; arrakasta handiagoaz lehian dihardute merkatu globalizatuetan; giza kapitalak zein garrantzia duen badakite; ezagutzaren beharraz jabetuta daude, etab.”.
Haren iritzian, ezinbestekoa da abantailak baliatzea eta helburu hau azkar eta eraginkortasunez ahalbidetuko duten formulak aurkitzea: enpresa-jarduera suspertzea eta inbertsio publikoa bultzatzea; eta, horrekin batera, enpresarentzat babes erabakiak berekin ekarriko dituen
industria-politika sustatzea.
Gainera, bere ustez, behar-beharrezkoa da arduraz jokatzea, bai klase politikoaren aldetik, bai alderdien aldetik. Horren helburua da beharrezko neurriak hartzea giza kapitala hobetzeko; prestatzea, berritzea eta gure enpresen hazkundea eragozten duten administrazio-oztopoak ezabatzea ekarriko duten jardueretara bideratutako inbertsioen bitartez.
“Horregatik, alderdi politikoen arteko akordioaren beharra nabarmentzen dugu, ekonomia- eta enpresa-jarduera bultzatzeko helburuetarantz bideratuta eta haien arteko desadostasun politikoak baztertuta. Eta, hain zuen, horregatik ere, guztiok (erakunde publikoak, finantzaerakundeak, alderdi politikoak, enpresa-erakundeak, sindikatuak, enpresaburuak eta profesional liberalak) dagozkigun jardueren funts etikoak ezarri zituzten jatorrietara itzultzeko betebeharra daukagu; etika eta guztion onura nagusitu daitezen ahalbidetzeko, azken aldi hauetan hainbeste hedatu diren sasi-idolo horietan oinarritutako edozein ereduren gainetik.
Bazkideen Batzar Nagusiaren aurreko hitzaldian, Josu Sánchezek, era berean, SGR guztientzat berariazko araudi bat aldarrikatzearen beharra azpimarratu du: “Ez gaitzatela finantza- eta kreditu-erakundeen parean jarri. Gure proposamena da Estatuko administrazioak berariazko
legeria ezartzea garantia sozietateentzat, gure ETEak garatzeko hain beharrezkoak eta funtsezkoak izanik”.
Eta, ildo horretatik, erantsi du administrazio publikoek, legegileek eta Espainiako Bankuak jakitun izan behar dutela bai ELKARGIren aldetik, bai Estatuko garantia sozietate gehienen aldetik: “Erantzukizunez jardun dugula. Hortaz, oro har, garantia sozietateen kudeaketa egokiarekiko errespetua aldarrikatzen dut; eta, zehazki, gurearekiko (ELKARGI)”.
Enpresaburu Topaketa
ELKARGIko lehendakariak, amaitzeko, 26. Enpresaburu Topaketari buruz aritu da. Topaketa “Enpresa ingurune berri baten aurrean. Eta orain zer?” izenburupean egin da, eta honako hauek hartu dute parte bertan: Adela Cortina, Etika eta Filosofia Politikoko katedraduna; Ángel
Corcóstegui, Magnum Industrial Partners-en bazkide fundatzailea; Javier Sotil, Mondragon Korporazioko Kontseilu Nagusiko Lehendakaria; Enrique Iglesias, Iberoamerikako Idazkari Nagusi ohia eta Garapenerako Banku Inter Amerikarreko Lehendakari ohia.
Ildo horretatik, zera esan du: “Zerbaitetan ados egon beharko bagenuke, hauxe da: hartu behar dugun bidea ez da krisiaren aurreko urteetan zehar ibili duguna. Izan ere, bide horri amildegi batera eraman gaituen eta bertatik irtetea kostatzen ari zaigun bera da; pertsona, familia eta enpresentzat hainbesteko nekea eta nahigabea ekarri diguna eta ekartzen ari zaiguna; enpresei eta, batez ere, langabeziaren zerrendak luzatzen dituzten pertsonei dagokienez”.
Eta, era berean, jasoarazi du bazter utzi direla “beti izan ditugun balio eta ohituretako batzuk;batik bat, gora begiratzearekin, adostasunarekin eta guztiok batera etorkizun hobea eraikitzeko borondatea eta ahaleginak batzearekin zerikusia zutenak”.
Gogorarazi du hauteskunde-urtean gaudela, eta une egokia dela gauzarik garrantzitsuena nabarmentzeko; hau da, guztion onura alderdien interesen aurretik jartzea. “Hitzarmenik gabe,ezinezkoa izango da bide egokiari heltzea. Horrek aldaketak eskatzen ditu, besteak beste,
esparru hauetan: lan-merkatua, hezkuntza, enpresa-dimentsionamendua, energia elektrikoa, ekintzailetza eta enpresa txiki eta ertainen finantzaketa. Horregatik, guztion onura antolatzeko erari buruzko hitzarmen edo itun sozialaren falta sentitzen dugu (horrek modernoa eta
pluralista izan nahi duen gizartearen beharra dauka)”.
Enpresa Topaketaren hasieran, ELKARGIren Urrezko Intsignia banatu egingo zaie, erakudenarekin erlazio oso estua eduki duten bi pertsonei, beraien lana eta lankidetza eskertu asmoz: Alberto Sanz, SEAVAL erakundeko Presidentea izandakoa, Arabako Garantia sozietatea ELKARGIrekin bat egin zuena; eta Guillermo de la Dehesa, mundu mailako ospea duen
ekonomista, nazioartean ospetsua den aditu ekonomiko-finantzarioa

Partekatu

Beste berri batzuk